 |
|
 |
 |
|
Joxe Ayerbe
1
Gertatu danak gertatu bear
zuala naiz jakin aurrez,
ikusi arren ez da ordea,
beti sinisten ain errez.
Zure eriotzak utziak gaitu
penaz da pozez negarrez,
beti emen nai zindugun baiña,
emen betiko iñor ez.
|
2
Maite ginduzun, maite zindugun,
baiña ordua eltzean,
utzi gaituzu eta badegu
naiko pena biotzean.
Aldi berean poza ere bai
penak uzteko atzean,
ze bizitza ta ze eriotza
izan dezun oroitzean.
|
3
Zure ondoan pasa ditugu
amaika une atsegin,
ejenplo onak emanez beti
argi ta gozo itzegin.
Jainkoak deitu dizunean naiz
gure ondotik aldegin,
nai badegu ta kapaz bagera,
badakigu, bai, zer egin.
|
4
Bertsotarako griña zugandik
datorkidala jakiñik,
lan au artzea ez da arritzeko,
ainbeste zor badizut nik.
Bizi izan ziñan arte bertsoak
ain gogozkoak izanik,
ilda eskeiñiko ez banizkizu
ez neukake barkamenik.
|
5
Kristautasuna eta fedea
sendoak izan dituzu,
eta dudarik gabe zeruan
ortxe egongo zera zu.
Gu berriz, aita, alde ortatik,
otz samarrak, badakizu...
baiña, guk ere zerua nai ta
arren lagun egiguzu.
|
Eskerrak emateko garaian badaukat nori emana. Leenengo nere guraso izandakoei. Izan ere, aitak ezezik, ama zanak ere bertsoak oso gustokoak izanik, nigan zaletasun au piztu arazi eta bertso-giroan azi eta ezi nindutelako.
Gero, ez naiz aspertuko esaten: Agustin Miner “Zaloña” eta Yon Oñatibia abertzale eta euskaltzale sutsuei euskaltzaletu eta euskera lantzen ainbat lagundu
|
zidatelako. Basarri aspaldian gaxorik dagoen bertsolari aundiari ere bai; aserako une garratz aietan ainbat animatu, lagundu eta nere bertsoak argitaratuz ezagutzera emateagatik.
Azkenik, nola ez, Aita Zabala’ri bereziki eta Sendoa argitaldariari, Joakin buru dala; beraiei esker bertsoak jaso, liburu au gauzatu eta argia ikusi aal izan dualako.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |