Soldadutza


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Ayerbe Joxe »  Soldadutza

Joxe Ayerbe

Soldadutza



Bertso bezela, auek, ez dute asko balio, baiña neretzat badute alako esanai berezi bat. Ez dira oraingoxeak, berrogei urtetik gora dituzte, baiña nere lendabiziko bertsoak dira, eta Afrika’n (Tetuan’en) soldadu nengoala idatziak ain zuzen. Orregatik. eta oraindik jasota neuzkanez, muestrako bakar batzuk jartzea pentsatu det. Denak ez, txarrak izatekotan zenbat eta gutxiago obe baita.


1
Zerbait nolabait esan naiean
astera nua kantari,
soldaduaren bizimodua
esan nairik lagunari.
Abilidadez eskas nago ta
eskatzen diot Jaunari,
Beraren bidez probetxu on bat
ateratzeko lanari,
nola laguntza ematen dion
bearrean dagonari.
2
Milla beatzireun berrogei eta
amaseigarren urtian,
amabost egun Ilbeltzak eta
sartu giñan suertian.
Gure Jaunari eskatu nion
txit debozio fuertian,
baiña ez gera konturatutzen
garaia etorri artian,
serbitutzia tokatu zaigu
Afrika aldeko partian.


3
San Jose eguna siñalatua
ezingo zaigu borratu,
familia ta lagun guziak
egin nituan agurtu.
Donostia’ko estazioan
trena gendunian artu,
orduantxe bai neri tristura
barru-barruraiño sartu,
ta Martxoa’ren ogeitairuan
Tetuan’a allegatu.
4
Paraje ontan sartu giñan da
guretzat ain zan arrotza!
Beteranuak, agindu nairik,
begiratua zorrotza.
Biraua edo maldizioa
esandako itz bakoitza,
eta gogortu egiten dizu
biguin daukazun biotza,
berritan beintzat penagarria
soldaduaren bizitza.


Zu baiño urtebete zaarragoa izatea beste meriturik edo gradurik ez duan batek ala tratatu, burla aiek egin eta zuk ezer egiterik ez daukazula jakiteak, min izugarria ematen du, bai leen eta bai orain. Baiña, agidanez, jarraitu egiten da gaur ere gisa ortako geiegikeriak edo abusoak egiten. Bein baiño geiagotan pentsatu izan det, garai aietan euskeraz idazten arrapatu banindute, permisoren bat emango zidatela seguru asko, baiña etzan izango etxera etortzeko... Ez asko geiagorako kapaz giñalako, baiña etxera euskeraz ez baiña erderaz idazten genduan, eta zerbaitegatik izango zan.








     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org