Zaar-saridun batek esanak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Ayerbe Joxe »  Zaar-saridun batek esanak

Joxe Ayerbe

Zaar-saridun batek esanak



Onezkero esango zenuten batek bairio geiagok: "Bertso umoretsuank eta alaiak ere izango dirala esaten dik eta emen ez dek azaltzen orrelakorik; zein baiño zein tristeagorik baizik".

Ez dezute arrazoi faltik. Neroni ere ala moduz nenbillen, nonbait, eta ez zitzaidan besterik irteten.

Baiña, pazientzi pixkat ar ezazute, mesedez, etorriko dira-ta. Orain datozenak eske edo protesta bezela ar daitezke. Irurogeitamaikakoak dira eta gaur ere zaar-saridun edo jubilatu zenbaiten diru etorria eskasa bada, garai
arteko askoren negar egiteko modukoa zan.

Bati eta besteari entzuten nizkienak gogoan artuta jarriak dira. Eta urte artan "Xalbador" zanak irabazi zuan leenengo saria eta nik bigarrena.

Gogoan daukat, "Xalbador" zanak nola esan zidan: "Nik gizon zaharragoa ziñela uste nuen". Bertsoen izenburuari begiratuta, izan ere, errez pentsa litekeena da.

Gaur bai, zaar-saridunen artaldean sartuta nago baiña orduan 37 urte nituan.




1
Lanean aritu naiz
denbora luzian,
berrogeitamar urte
asirik bazian.
Sasoi neukan artian
ajolik etzian,
poz bat ere baneukan
nere biotzian
ederki bizitzeko
erretiratzian...
2
Garaiz asia nintzan
langintza fuertian,
amabost urte eskas
nituan artian.
Beti lana egin det
lantegi batian
uzteko edadia
eldu bitartian,
orain iritxi da ta
neretzat kaltian.


3
Etziran olakoak
nik neuzkan ustiak,
menderatuta nauka
naigabe tristiak.
Lanean igaroaz
luzaro astiak,
pakean bizi giñan
etxeko guztiak,
orain ezin konpondu
zaar eta gaztiak.
4
Igaroa izanik
leen ainbeste neke,
atseden paketsu bat
orain bear nuke.
Aurkitzen naizen eran
ori ezin leike,
lortu aal banezake
nekearen truke,
berriz lanean pozik
asiko nintzake.


5
Zaar-saria omen da
ematen dutena,
oso izen ederra
jarri diotena.
Egun gutxi bear da
gastatzeko dena,
gero noiz iritxiko
illaren azkena,
au al zan azkenean
merezi nuena?
6
Bakarrik banitz utsa
zerbait moldatzeko,
baiña bagera iru
andik mantentzeko.
Jakiñik asko bear
dala bizitzeko,
ia ze karga geran
etxekoentzako,
leenago eziñean
dabiltzanentzeko.


7
Beste batzuek berriz,
ain sari bapuak,
neke gutxiagokin
dituzte lortuak.
Guk lana egin eta
aiek merituak,
derrior bear dute
urrigeldituak,
batzuntzako badira
besteei kenduak.
8
Leen nola edo ala
erremediatzen,
orain, berriz, iñola
ez diot aurkitzen.
Diru utsez bizitza
ez degu osatzen,
baiña degun artean
obeto konpontzen,
gabe da zailla emen
pakean bizitzen.


9
Norlanai ez datorkit
alderdi makala,
gorputzean ximurtu
bear zait azala.
Leen irabaziekin
biziko nintzala,
norbaiteren ustea
izango zan ala,
lendabiziko berak
proatu dezala!
10
Jauna'ri esker nago
sano ustekua,
ezer bada auxe da
estimatzekua.
Apetitua daukat
leengo modukua,
asko bear da ezin
sortu jatekua,
errejimena daukat
bete-betekua!


11
Eztabaida guztiak
ortatik datozte,
gazteak arrazoia
dutela nik uste.
Konprenditu bearra
daukagu ainbeste,
goitik legeak ala
jartzen badituzte,
kulpa guztiak eurek
izango dituzte.
12
Zenbait ametsa egin
ez banu naiago,
onela bizitzerik
luzaro ez dago.
Berez gure azkena
urrean badago,
iritxiko ote dan
beldurtuta nago
bear lukean baiño
ondotxoz leenago.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org