Arriak negar egin lezake


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Ayerbe Joxe »  Arriak negar egin lezake

Joxe Ayerbe

Arriak negar egin lezake





1
Gure aurrekoek pentsatu eta
esaten zuten bezela:
“Agintari ta politikoei
errespeto ta itzaia”.
Eta uste gendun, oien arten,
gizon eskasik etzala,
baiña badira eta aiengandik
Jainkoak gorde gaitzala!
2
Lotsagarria da, izan ere,
zenbait tiporen jarrera,
besterenetik sakelak bete
ori da ori ”karrera”!
Izugarriak egiñagatik,
ukatu eta aurrera,
arriak negar egin lezake
pentsatzen jartzen bagera!


3
Ajolakabe biurtu oi da
agintzen jartzen zaiguna,
gañontzekoak or konpon bitez
ta berak egin nai duna.
Azken fiñean argi ta garbi
au da esaten diguna:
“Gure esana egin zazute,
ez guk egiten deguna”.
4
Leenago ere denak etziran
izango, ez, oso fiñak,
tartean beti tokatzen dira
faltso ta esku-zikiñak.
Orain ugari eta eurenak
lapurretarik aundiñak,
dakizkigunak asko, ta zenbat
ote dituzte egiñak...?


5
Agintari ta politikoak
ola dabiltzan bitarte,
beste iñori kargu artzeko
ze eskudibe daukate...?
Ejenplo onak eman bear da
bide onetik aparte,
leen gogozkoak ez banituan,
orain “kontentu” naukate!
6
Zerbaitegatik agintzen jarri
arteko ainbat borroka,
ori lortzea bait da leenengo,
naiz eta garbi ez joka.
Gero itxura asko, lan gutxi,
beti alkarri mokoka,
ta bitartean, “Viva la Pepa”,
oiek daukate “bikoka”.


7
Danok daukagu ontzen premia,
bai ango eta emengo,
zuzen jokatuz, gauzak argituz,
agintzen dunak leenengo.
Eta norbaitek entzungo balit
auxe nioke esango:
juztiziarik gabe pakerik
ez dala iñoiz izango.
8
Goiko ta beeko ea ikusten
gaituzten egun batian,
eginkizunak zintzo betetzen
bakoitza bere tokian.
Berdin pentsatu ez arren gure
artean, beintzat, pakian,
diru geiegi ez bada ere,
danok zorion betian.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org