Txakurra mintzo


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Ayerbe Joxe »  Txakurra mintzo

Joxe Ayerbe

Txakurra mintzo





Animalirik maiteena, gizonaren lagunik onena, etxe zaitzalle zintzoa eta ez dakit zer geiago dan txakurrak, esames ugari sortzen du bazterretan. Zerbitzua egiten digunean edo probetxua ateratzen diogunean oso ona, eta gañontzean, esaerak dion antzera: “Txakurrari baiño kaso geiago ez”. Pertsonak bezin ondo zainduta daudenak ez dira gutxi, baiña beste zenbait...? Nun dira txakurraren eskubideak? Entzun dezaiogun:

Esaten ari danaren irudi adierazgarria



1
Ondo pentsatzen jartzen bagera
zer da gure izakera?
Kulpa aundirik gabe gorriak
ikusteko jaio gera.
Orain edonor mintza daiteke
orra etorri aukera,
zuek bezela naiz ez itzegin,
badegu gure izkera.
2
Txakur jaioak gera ta ala
izanez nai degu bizi,
begien bixtan, ordea, askok
ezin gaituzte ikusi.
Atzekaldetik egiten degun
ori ain zaie itxusi,
baiña egiten ez dunik iñor
oraindik ez det ikusi!


3
Ain da gauz zaarra eta orrela
egin oi da orain arte,
utsa litzake gañontzekoek
deus egingo ez balute.
Aurrera ere pilla galantak
egiten jarraiko dute,
atzeko ate itxusi ori
baldin ixten ez badute.
4
Jabeak: “Kontuz orrelakorik
ez, gero, egin etxean”,
itxoiteko astia nola
izan kaleratutzean?
Etxean uzten ez badigute
egin naia etortzean,
kale guztiak zikindu bear
irtenaldi bakoitzean.


5
Kalte aundia egingo degu
orrela kastigatzeko;
arrazoi ori naikoa al da
neurri oiek artzeko?
Zergatik ezin izan gaitezke
beste guztien antzeko?
Ainbeste beldur al daukazute
zapatillak zikintzeko?
6
Estu ta larri ari zerala
norbait etorriko zaizu,
zer ari zeran galdetu gabe
ostikoz ekingo dizu.
Bearrezko ta atsegin dana
egiterik ez badezu,
beste gauzarik geientsuenak
alper-arperrik dituzu.


7
Badakigu, bai, bearrak asko
erakutsi izan dula,
eta guk ere, berari esker,
zerbait ikasi degula,
Baiña ez gendun uste ontara
iritxitzerik sekula.
gure egin bear oik egitera
ortzak bistan ditugula!
8
Motiborikan asko badegu
aserrea agertzeko,
eta agiñak erakutsiaz
eskarmentua sartzeko.
Ez dezala iñork tentaziorik
izan ostikoz jotzeko,
eta alakorik balu, aurretik
iru aldiz pentsatzeko.


9
Askok eduki nai gaitu beti
etxian katez lotuta,
ondasun denak egon ditezen
aal dan ondoen zainduta.
Orain artean ala egiten
zaudete gaizki oituta
gauzak aldatu ezean galdu
liteke gure konduta!
10
Ala ta guztiz denak berdiñak
diranik ezazu uste,
alde daudenak izango dira
aurka daudenak ainbeste.
Danetik dago: ezkon, ezkongai,
senarra eta emazte,
beuren arteko edozein baiño
geiago maite gaituzte.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org