Udaberria


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Ayerbe Joxe »  Udaberria

Joxe Ayerbe

Udaberria



UDABERKIARI buruz, noizpait, zerbait idatzi, abestu edo esan ez duanik bai ote? Zuk ez dezula orrelako ezer egin... Maitemindu edo ezkondu ere ez? Polita dala esan...? Ez? Ez det sinisten.

Nik, egin, ezer askorik ez, baiña esan bai:

1
Negu beltzaren ondoren orra
Udaberria etorri,
esaten dute: zu zaitugula
maitasunaren iturri.
Baiña jakin nai nuke zergatik
gabiltzan orren biurri?
Gorroto eta setaz gaiñezka
eta maitasunez urri.
2
Udaberria, zure zai nengon
itxaropenez beterik,
baiña ingurura begiratuta
sarri jartzen naiz tristerik.
Zer dala eta ez dago emen
zoriontsu izaterik?
Ez al diogu zabaldu bear
maitasunari aterik?


3
Ala ta guztiz etsipenean
ezin gaitezke erori,
ondo pentsatzen jarri ezkero
azkenekoa da ori.
Denok alaitu nairik txoriak
asiak dira kantari,
bizi-poz pixkat ematearren
bearrean dagonari.
4
Kanta, txoria, ez esna iñoiz
ixilik egotekotan,
egunsentian ekin zaiozu
naiz eta gu egon lotan.
Auxe eskatu nai nizuke nik
zeozer eskatzekotan:
ni esnatzean, zu aritzea
kantari zuaitz orretan.


5
Esnatu eta lenengo zure
kanta entzuten badet nik,
iruditzen zait ez dala iñor
zorioneko ez danik.
Nainuke baiña, nik ez det kantuz
erantzuteko almenik,
ala ta guztiz ez det izaten
asi bitarteko onik.
6
Aiton-amonek pasa ondoren
negua gaxo ta miñez,
suspertu eta jarri zaizkigu
etxean egon eziñez.
Babes-tokian eguzkia artuz
egonaldiak egiñez,
"negua, beintzat, bota degu ta
seguru gera" esariez.


7
Gazetxoengan maitasun sua
Udaberrian pizten da,
su orrek zenbat irauten duan
geroago jakiten da.
Ala ta guztiz guretzat oso
atsegiña izaten da,
neska-mutillak begiztatzea
alkarri esku emanda.
8
Landare eta zuaitzak ere
ikus daitezke aldatzen,
larrugorrian egonak orain
jantzi apaiñez estaltzen.
Negu gogorrak zapuztutako
soro-zelaiak berritzen,
eta lurpean gordeta zeuden
azi txikiak ernetzen.


9
Dana dala nork ez du izaten
itxaropen garai ontan?
Gau eta egun murgiltzen gera
guztiok amets gozotan.
Bakoitza bere gogo ta naiak
egiztatzeko asmotan,
eta zergatik ez, ni bezela,
kantari edo bertsotan?








     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org