Kukua noiz entzungo zai


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Ayerbe Joxe »  Kukua noiz entzungo zai

Joxe Ayerbe

Kukua noiz entzungo zai





Bat joan orduko bestea, bata bestearen atzetik datoz urtearoak, baiña, negua da, sarritan, luzatzen dana, urte garaiari kasorik egin gabe.

Martxo’ra iritxi gaitezke, adibidez, eta udaberriaren zantzurik ez oraindik. Orduan egiten da luzea negua.

Garaia baiño goizago asia bada, berriz, Kristo, guarda! Kukuaren kantua ez da nai orduko entzuten.

1
Zaartzen ari gera ta
orain komeriak,
nunai aberiak;
gutxitu dira gure
abilidadiak.
Gaztetan izan arren
gizon dotoriak,
“artrosis” orrek egin
dizkigu beriak,
oraintxe ia-ia
egin du guriak!
2
"Artrosis"a zaartrosis
da nere ustetan,
gaitza ezurretan,
beso, gerri, bizkarra
edo belaunetan.
Zaartzera etortzen da
eta ez gaztetan,
ortatik ez da iltzen,
ez egon kezketan,
sufrituz, baiña bizi
daiteke urtetan.


3
"Artrosis" ez duanak
erreuma berekin,
naiko lan batekin,
eta askotan biak
datoz alkarrekin.
Pastilla, belar eta
indizioekin,
ala ere sendatu
ezin ezerekin,
atarramentu onik
ez dago gurekin.
4
Udan an nonbait baiña,
neguan sartuta,
erdi maskalduta,
trikuaren antzera
otzak kuzkurtuta.
Ori asko ez dala
jenio-txartuta,
etorkizuna dago
aseguratuta,
orrelako lagun bat
ondoan artua.


5
Zankoetatik motel
gogortuak gerriz,
osatuak nagiz,
jan-edan asuntoan
juxtu eta neurriz.
Gero ta errejimen
zorrotzago jarriz;
guk gaztetan bezela
ibili nai, berriz,
ura ez da, ordea,
etorriko berriz.
6
Udan ez gaitu gaitzak
ainbeste penatzen,
da ez naiz arritzen,
beroak ainbat ezerk
ez bait du laguntzen.
Baiña negua baldin
bazaigu luzatzen,
otza bota eziñik
or gera ibiltzen,
kukua, nai orduko,
etzaigu etortzen!


7
Kuku kantua ez da
ain zoragarria,
bai maitagarria,
eta guretzat oso
adierazgarria.
Esaten du: "Iritxi
da Udaberria".
trixterik gaudenontzat
txit alaigarria,
argatik zera, beti,
ongi-etorria.
8
Udaberriaren zai
geunden gau ta egun,
triste bezin illun,
iritxi da ta a ze
poza eman digun!
Eguraldia onduz,
eguzkia lagun,
gure gaitzak zertxo bait
arintzen dizkigun,
da beste itxura bat
ea artzen degun.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org