"Topete" zanari


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Ayerbe Joxe »  "Topete" zanari

Joxe Ayerbe

“Topete” zanari



Pelotariak aipatu ditut, bakar batzuk bederen, eta ondoren, gai onekin bukatzeko, il zan auzoko pelotazale bat aipatzera nator: Joxe Antonio San Martin “Topete” ain zuzen.

Nere aldean gaztea zan, baiña, ni ere pelotazalea naizela bazekienez, sarritan erabiltzen genituan Pelota munduko gaiak gure izketaldietan. Eskatzen aritu bearrik gabe ematen zizkidan Pelota’ri buruzko
berriak eta aldizkariak. Baita zituan egitasmoak jakin arazi ere. Eta ez zituan gutxi.

Norbait zerbaiten eske joaten bazitzaion, etzuan eskutsik utziko. Estualdiren bat zanean ere, laguntzeko beti prest: ain zan borondate onekoa... Orregatik, ainbeste zor baniola uste det eta tartetxo bat eskeiñi nai izan diot liburuan.


1
Pelota maite zuan benetan
jarraituz oso aldetik,
aurrek ikasi zezaten nai zun
gauza guztien gaiñetik.
Frutuak ere sortuko dira
ondo egindako lanetik,
jarraitzallerik izaten bada
ark jarritako bidetik.
2
“Topete” joan zan gure artetik
egun batetik bestera,
baiña ara zer pentsatzen nagon
eta noa esatera:
Jaunak ez ote zuan eraman
beraren aldamenera
zeruan diran aingerutxoei
pelotan erakustera?










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org