Errealari


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Ayerbe Joxe »  Errealari

Joxe Ayerbe

Errealari



Gustoko gauza geiago baditut, eta azalduko dira oraindik, baiña beste gai batzutara pasa aurretik, esan futbola ere oso atsegin zaidala. Ez nintzake aspertuko ikusten, baiña, pakerik izango bada, badakizute...

Erreala’ren bazkidea izana naiz urte askotan. Beraz, urte onak eta txarrak, danetatik ezagutu ditut. Gaur ez, ez naiz bazkide eta ez naiz joaten Anoeta‘ra,
baiña telebistaz saiatzen naiz aal dudana ikusten.

Atzo, ain zuzen, garaipen sonatua lortu zuten Oviedo’n; 0-5 alajaiña!. Tajuz asi dirala dirudi eta ea denboraldi on bat burutzen duten. Orain emezortzi urte, 1979’an, Erreala punta-puntan zebillen, eta txapeldun irteteko zorian zegoan garaian -eta atzerritarrik gabe- bertsoak jarri nizkion gure taldeari:




1
Ostikoketa edo futbola
ez da euskaldun jokoa,
baiña euskaldunen artean askok
degu oso gogozkoa.
Jokatzen ere euskaldunaren
sona da aspaldikoa,
gaur egun dagon taldea ere
ez degu nolanaikoa!
2
Donosti’n dago talde bikain au,
Erreala du izena,
merezi du ta oraingo ontan
goraldu asmos naizena.
Jakiñik talde au etxekoak
dena osatzen dutena,
esan daiteke bera degula
gaur Españi’ko onena.


3
Bertako seme ta euskaldunak
denak ez bada geienak,
nunai ta beti abertzaleen
kutsua daramatenak.
Dirua baiño Aberri auxe
maiteagoa dutenak,
beste lurralde danen ispillu
izan bear luketenak.
4
Gajate’rekin Kortabarria
errespetoa jartzeko,
Zeiaieta ta Olaizola
iñor ez inguratzeko.
Oso abilla izan bear du
aueri gola sartzeko,
gero Arkonada or dago, berriz,
atea zintzo zaitzeko.


5
Zamora, Diego ta Iriarte
zail da oberik aurkitzen,
iruren arte zelai erditik
jokoa dute zuzentzen.
Kontrarioak zaitu ezezik
indartsu beti bultzatzen,
sasoi betean daude ta oiek
iñoiz ez dira nekatzen.
6
Aurrekaldeko irukotea
auetxek osatzen dute,
Satrustegi'kin Idigoras da
Roberto Lopez Ufarte.
Auek indarrez eta maliziz
denak erotzen dituzte,
golak sartzeko Satrustegi or
beti erne daukazute.


7
Ordezko dauden oientzat ere
badet zerbait esateko,
bear danean jokatzeko prest
beti gertu daudelako.
Ez daude geldi besteak baiño
eskasago diralako,
baizik taldea amaikarekin
osatua dagolako.
8
Gidari eta erakusleak
zer nolako merituak!
Oiek bai ondo dakizkitela
jokoaren sekretuak.
Sendagille ta laguntzaileek
dauzkate ondo miatuak,
esku onetan daude mutillak
eta or daude frutuak.


9
Zuzendariak, iñor bada-ta
aipatu bearrekoak,
nik esan bear banuke, gaurkoz,
aldatu eziñezkoak.
Oien ekintzak, ainbat urtetan,
izanik ain zentzuzkoak,
atzerritarrik ez degu bear,
badauzkagu tajuzkoak.
10
Bazkide eta ikusle denak
ezin, ba, utzi aaztuta,
besteak-beste jolas orduan
bearrezkoak dira-ta.
Txalo beroak jo eten gabe
orrek poztutzen ditu-ta;
orra nik nere omena eskeiñi
dena merezi dute-ta.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org