 |
|
 |
 |
|
Joxe Ayerbe
|
Bein berrogei urtetik gorako kontuak
|
Nere zaletasunak, oraingoz, alde batera utzi eta beste gai batzuk ikutu ditzagun.
Ain zaarra ere ez naiz, baiña orain berrogei urteko gizona oso gaztea iruditzen zait; aspaldi xamar
paseak bait ditut.
Ni berrogeira iritxi nintzanean, ordea, goia jo eta gain beera asitzat jotzen nuan
|
neure burua. Ajeak azaltzen eta onenak emana nengoala iruditzen.
Bertsoak jartzeko egokiera ona zalakoan, jarri egin nituan; eta “Xalbador” zanak, G.B., 1’go “Xenpelar Saria” irabazi zuan, eta Inozentzio Olea adiskide legazpiarrak eta nik 2’gna; 1975’gn. urtea zala uste det.
|
1
Pentsamentu bat badet
askoren artean,
eta nola lasaitu
esan bitartean?
Nere iritziaren
berri jakitean,
ez ditezela izan
iñoren kaltean.
|
2
Berdintasuna dago
ortan guztiontat,
urteak berdin joaten
dirala danontzat.
Nik diotana artzen
badezute ontzat,
berrogei urte bete
dituzutenentzat.
|
3
Neu ere muga ori
pasea egonik,
ezin esango degu
zaartuak gaudenik.
Baiña ez uste izan
leengoak geranik,
kontua neregandik
ateratzen det nik.
|
4
Orain arte dotore
ibiliak gera,
ajolarikan gabe
nai degun aldera.
Besterik izango da
emendik aurrera,
kontuak ateratzen
asten ez bagera.
|
5
Sasoi degun artean
burua ariña,
ez egiteko franko
badegu egiña.
Gureganatu zaigu
ondoren jakiña,
egindako okerrak
zuzendu eziña.
|
6
Asiak bait ditugu
ajeak azaltzen,
utsa da ez badira
gerora ugaltzen.
Gure edertasunak
badijoaz galtzen,
traste zaarraren traza
ari gera artzen.
|
7
Gerritik nagi gaude,
zankoak astunak,
leenago biguin eta
arin genitunak.
Sasoirik aundienak
pikutara junak,
gezurra dio ori
aitortzen ez dunak.
|
8
Zergatik ez aitortu
egia izanda?
Aurki beste batzuna,
orain gure txanda.
Gorputza zaindu arren
onenak emanda,
leenago geio giñan
sardin-zarra janda.
|
9
Gizonak zenbait gauza
berezko baditu,
esango dedanakin
zergatik arritu?
Leenago iñondikan
ezin errenditu,
orain, berriz, neurriak
berak artzen ditu.
|
10
Ori aski ez dala
mintsu gorputzetik,
beso, lepo, burutik
edo bizkarretik.
Auskalo nola gauden
barrengo aldetik,
gibel, urdail, birika
eta biotzetik.
|
11
Bixta ere laburtzen
onena emana,
aitzakiak billatuz
luzatu aal dana.
Etsitzeak emango
digu naiko lana,
baiña derrior bear
betaurreko bana.
|
12
Sendagille batek gaur
artuko bagindu,
emango lizkiguke
amaika agindu.
Gure gogoz orixe
egingo bagendu...
Gero izan bait leike,
agian, berandu.
|
13
Ontaz aurrera obe
ibiltzea kontuz,
naigabeak aal bada
uxatuaz kantuz.
Lagunartean une
goxoak pasatuz,
leengo gertakizunak
alkarri kontatuz.
|
14
Bukatzera nijoa
asitako lanak,
ala ikusten ditun
norbaitek esanak.
Berdin ez dute, noski,
pentsatuko denak,
bereak esan bitza
konforme ez danak.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |