Udako edozein igandetan


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Ayerbe Joxe »  Udako edozein igandetan

Joxe Ayerbe

Udako edozein igandetan



Lagun-Artean edo koadrillan ibiltzeak baditu bere bete bearrak eta obligazioak ere. Ez pentsa “goazen” esan eta dena egiña dagonik.

Urtearo eta eguraldiaren arabera, zer egin, nora joan eta orrelako planak egin bear izaten dira, eta plana egin bakarrik ez, gero bete ere bai.
Aste-burua irixtean, zer egin erabakitzerakoan, aserrerik gabe, baiña beti sortzen da, eztabaida ez bada, adarra-jotze edo bromaren bat.

Biaramona, igandea, pasatzerako, berriz, zer esanik ez.

Ea zer dioten bertsoek:


1
Baditut lagun jakiñak,
aspaldi xamar egiñak,
lagun-artea maite dutenak
eta atsegiñak.
Baiña ez gera berdiñak,
baditugu gure griñak,
geroz geiago, emen ez bait du
barkatzen adiñak!
2
Ez gera, ez, ain gazteak,
eta akatsez beteak,
batzuk burua soilla ta tripa
galanta besteak.
Izanagatik usteak,
merke saltzeko trasteak,
a ze nolako prendak dauzkaten
gure emazteak.


3
Uda parteko igandetan,
ondartzara amaiketan,
plana egiten degu larunbat
illunabarretan,
Eguraldiaz izketan
asitakoan kezketan,
nitaz fiatzen dira, asmatzen
bait det geienetan.
4
Baiña ez badet asmatzen,
ederra dute armatzen!
Utsegitean ez bait didate
iñola barkatzen.
Asmatzean txit aldatzen
dira ta adarra jotzen:
Usabiaga ber-berarekin
naute konparatzen!


5
Igandean jeikitzean,
giro ona somatzean,
ez da atsegin izaten gure
sukalde-ertzean.
Orrenbeste lan artzean,
jartzen naiz "mala lechean":
orrela ibili baiño obe da
gelditu etxean!
6
Bai, bere lanak baditu,
nork nik ainbeste meritu?
Zer egin bear izaten dedan
arretaz aditu:
Tomate pilla zatitu
letxua ondo garbitu
eta tortilla pare batentzat
patata zuritu.


7
Or ez da bukatzen dena,
tortilla egin urrena,
lagunak gaizki oitu nitun da
ori da txarrena.
Betetakoan barrena,
au da esaten dutena:
"Gure koadrillan, tortilla egiten,
Joxe da onena"!
8
Ain dira gizon bapoak,
gaztelua aiñakoak,
bokadillo bat ezertarako
ez du alakoak.
Apetitu onekoak,
oso moko fiñekoak,
laister bukatzen dira tortilla
ta gaiñerakoak!


9
Izanagatik urtiak,
sano urdail da estiak,
poza ematen du jendea ola
jaten ikustiak.
Bazkaltzean abestiak,
ipuiak eta txistiak,
orduan aazten zaizkit nekeak
eta lan guztiak.
10
Nik ere badet sabela,
beste guztiak bezela,
eta aitortu bear det jale
txarra ez naizela.
Jendeak jakin dezala:
dena gezurra ez dala,
broma barkatuko al didate,
galdu naiz bestela.












     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org