Lazkao-Txiki tentatu nairik


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Ayerbe Joxe »  Lazkao-Txiki tentatu nairik

Joxe Ayerbe

Lazkao-Txiki tentatu nairik



Bertso auek 1. “Lazkao-Txiki Bertso-Paper Saria” antolatu zala jakin nuanean moldatu nituan.

Gai librea zanez, izenburuak dion bezela, Lazkao’ko bertsolaria, G.B., bera artu nuan gaitzat eta alkarrizketa moduan egiñak daude bertsoak. Bion papera neronek egiten det, berarekin iñolako
arremanik izan gabe. Bere papera ondo ala gaizki egiña dagon... Ori zuek esango dezute.

Ez pentsa, izan nituan nere kezkak ere: zer irudituko ote zaio? Nola artuko ote ditu? Eta abar. Baiña Joxemiel bera ere alakoa zanez, ez nuan izan iñolako arazorik.




1
Lazkao-Txiki deitzen dizute
ta ez da arrigarria,
alakoxea izanik zure
gorputzaren neurria.
Ez dakit baiña, irudipen bat
daukat buruan jarria:
jaiotakoan ere etziñala
izango izugarria!
2
Ori jakin nai baldin badezu
ara nik entzundakua:
“Ez oso aundi, ez oso txiki,
tamaña politekua.
Alde-aldeko kalkuluetan,
sei libra ingurukua,
ama zana ere txikia zan da
bai omen zuan naikua”.


3
Itxura danez, motiborikan
etzan nere iritziko,
aur dexentea jaio ta gero,
orren txiki gelditzeko.
Arrazoiren bat bazan, ordea,
zuri ori gertatzeko,
eta esaidazu zer izan zendun
geiago ez azitzeko?
4
Nik ze arrazoi izandu nuan
ez dago zailla jakiten:
gauean lo ta egunez, nonbait,
parrezka nintzan egoten.
Gosetu arren ez nuan, berriz,
iñoiz negarrik egiten,
eta, jakiña, titirik ere
ia etzidaten ematen.


5
Lazkao ez da aundia baiña
fraile ugari eman du,
naiz ta gaur beste nunai bezela,
fedea asko aldendu.
Lenago sartu ezean, orain
zuretzat naiko berandu,
gazte denboran tentaziorik
ez al zenduan izandu?
6
Frailetzarako ez nuan falta
bokazio ta federik,
egingo nintzan, gaiñera, itxi
ez bazidaten aterik.
Baiña ara zer esan zidaten:
“Ez degu nai ain txikirik,
meza emateko aldareraiño
irixten ez dan frailerik!”


7
Fraile etziñan sartu ta gero
andrerik ere artu ez,
zugatik neska-zaar geldituak
badira iru gutxinez.
Oraindik ere zai omen daude,
ezkondu gabe zaudenez,
ainbat sufritzen eduki gabe
esaiezu bai edo ez.
8
Bati baietza eman ezkero
auskalo zenbat komeri,
besteak penaz ilko lirake
eta ez nuke nai ori.
Bestalde auxe entzuten diet
ezkondutako askori:
“Libre obeto bizitzen da-ta,
kontuz lazoan erori!"


9
Txoria bezin alaia eta
kantua gogozko dezu,
txorien gisan egan joateko
egoak falta dituzu.
Gizonik txoriena edo txori
gizonena bait zera zu,
ze mota zeran jakin nai nuke
eta, arren, esaidazu.
10
Txori kantari ederrenaren
antzeko nai nuan izan,
baiña lumaje itxusia det
ikusten dezuten gisan.
Kantatu, berriz, ondo kantatzen
detenik ezin da esan,
“Urretxindorra izan nai eta
“Txioa” gelditu nintzan”.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org