Larunbateko kalejira


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Ayerbe Joxe »  Larunbateko kalejira

Joxe Ayerbe

Larunbateko kalejira





Ez dago orduko konturik. Gaur nunai, ia etxe ondoan, aurki dezakegu denda erraldoi edo supermerkatu oietakoren bat. Baiña Mamut, Pryca eta abar jarri berri artan nor ez gera joan, aste buruetan batipat, bear diran eta, agian, ez diran erosketak egitera eta kotxea bete-bete eginda etxeratu?

Zu ez dakit, baiña gu bai. Ez dakit ez ta ere guri bein gertatu zitzaiguna edo antzeko zerbait iñoiz gertatuko zitzaizun. Ara zer:



Doiñua: Xenpelar’en betroiarena.



Xenpelar’en betroiarena



1
Larunbat goiza daukat
txit okupatuta,
Supermerkaturako
izendatuta.
Leenago emaztea
laguntzat artuta,
biok joaten giñan
kotxean sartuta;
naiz egon lotuta,
pozik lagunduta,
iñoiz zapuztuta
ez naiz gelditu-ta;
ortan paregabea
nere konduta!
2
Garaiz irixten giñan
Super-atadira,
erosketak egiten
diran tokira.
Zuzenean asten zan
gure kale-jira;
ofertarik onenak
nun zauden begira,
zenbat jira-bira!
Ezker-eskubira,
aurkitzean tira
artuta gurdira;
aizu, gangak orrela
egiten dira!


3
Amarrak inguruan
lanari ekiñik,
amabitan oraindik
irten eziñik.
Baiña ez pentsa geldi
egoten giñanik,
baizik kilometroak
ugari egiñik;
ez nuan egunik,
kaskarreko miñik
izaten ez nunik,
zoratu azkenik,
Jainkoak dakin ainbat
buelta emanik.
4
Bein zer pasa zitzaigun
bear det kontatu,
zuei ez al zaizute
iñoiz gertatu?
Jun aurretik ez giñan
ondo informatu
eta izugarrizko
ofertak tokatu;
guk aprobetxatu,
gurdia kargatu,
neurriz pasatu,
gero bai damutu!
Ordaintzeko dirurik
ezin osatu!


5
Pasatu genituan
egundoko lotsak,
koloreak gorritu,
salto biotzak.
Miatuagatikan
kartera eta poltsak,
eta astindu arren
patrikako autsak;
aiek ere utsak,
bai une garratzak;
kajera zorrotzak,
nolako marmaitzak;
esan zigun uzteko
bertan arrautzak!
6
Olloek egindako
arrautzak, jakiña,
aiek eman ziguten
penik aundiña.
Oso merke artuta
eraman eziña,
dirurik etzalako
danentzako diña;
falta zan pittiña,
etzan asko baiña,
okerra egiña,
berriz, alajaiña!
Aaleginduko gera
artzen tamaña.


7
Arrezkero etzaigu
pasa alakorik,
ez da eskarmentua
bezelakorik.
Orain joaten naiz oso
modernizaturik:
kalkulatzeko tresna
eskuan arturik;
ez nuan oiturik,
baiña bearturik,
nago trebeturik,
bai ote oberik?
Nekez asia ez det
beste damurik!
8
Gauza guztiak zuzen
egiten ditunik,
ez det uste munduan
izango danik.
Denak bezela nere
akatsak izanik,
ez da konpra obeto
egiten dakinik;
badago gizonik,
aundi ta gizenik,
olako aalmenik
berekin ez dunik?
Aiek alako doble
balio det nik.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org