Zorigaiztoko gaua


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Ayerbe Joxe »  Zorigaiztoko gaua

Joxe Ayerbe

Zorigaiztoko gaua



Nork ez ditu, udan beroaren-beroz, gelako leioak zabaltzen lo egin aal izateko? Eta nori etzaio, orduan, moskitoren bat edo beste sartu izan?

Eta, lo egingo badu, bera arrapatu edo akaatu arteko onik edo pakerik ez.

Guri bai, bein baiño geiagotan,
leioa zabalik degula lo egiten degu-ta.

Baiña, zorigaiztoko gau artan bixitariak izan genituan eta ez genduan lo askorik egin.

'Zapirain Anaiak" Bertso-Paper leiaketako bigarren saria eskuratu zuten bertso auek, 1991'gn. urtean.


1
Gertakizun au ez da
iñork asmatua,
edo kontatua,
baizik nere etxean
bertan gertatua.
Gau geiena borrokan
nuan pasatua,
utsa zan irabazi
banu apustua:
galdu ta parregarri
nintzan gelditua.
2
Kontrarioa ain zan
txiki ta mearra,
baiña bai azkarra:
eltxo edo moskito
ankame kaxkarra.
Astindu arren gogor
nere atzaparra,
ez nuan arrapatu
eta “kaka zaarra”!
Alu arek ederki
jo zidan adarra!


3
Borroka aseratik
bear det kontatu:
eltxo bat topatu
gelan, da eskobakin
nintzan preparatu.
Iru kolpe tirata
ez nun arrapatu,
itxura danez oso
gaizki apuntatu,
laugarrenean jo ta
lanpara puskatu!
4
Lanpara argirik gabe
dinbili-danbala,
eroriko zala
uste nun, zartakoa
ez bait zan makala!
Andreak ezan zidan
otsoa bezela:
“Eskoba utzi zazu,
ez izan txepela!”
Berarekin emango
zidala bestela!


5
Egindako okerraz
nengon damutua,
eta kezkatua,
lanpara utzi bait nun
dena txikitua.
Baiña ez nun merezi
alako tratua;
ordaindu nun ederki
nere pekatua;
ezer ez bota izan
banu moskitua!
6
Lanpara artan etzan
argirikan pizten,
moskitoa konten,
jakiñik zer nolako
begiak dituzten.
Guk, berriz, nun sartu zan
ez gendun ikusten,
“ziur ariko dala
miztoa zorrozten;
apustu: ez digula
lo egiten uzten”.


7
“Baietz azaldu laister
oean sartzean,
eta ixiltzean,
berari, lo gaudela,
iruditutzean.
Geldi-geldirik egon
nunai gelditzean,
jo ta garbituko det
miztoa sartzean;
ara emen da nere
belarri ertzean”.
8
Andreak: -Nun gelditu
zaizun esaidazu;
- Bekokian dezu.
- Nik arrapatuko det,
geldirik egon zu.
- Kolpe seko-sekoa
tira ezaiozu
Illunpean asmatzen
kosta bear zaizu.
- Nigan ain konfiantza
gutxi al daukazu!


9
Begiak itxi eta
estu-estu ortzak:
"Datorrena artzak;
miña-miñ, moskitoa,
beintzat jo ta iltzak".
Oietxek nerekiko
esandako itzak;
gortuta utzi nindun
zartakoan otsak,
eta bai kendu ere
kokotzeko otzak!
10
Moskitoa, jakiña,
etzuan ikutu,
naiz ta ni zauritu;
beeko ezpaiña, dena,
zitzaidan aunditu.
Baiña eltxoa ere
nola ez larritu?
Eta sustoz iltzea
batere ez arritu;
gau artan, beintzat, etzan
geiago sentitu.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org