 |
|
 |
 |
|
Joxe Ayerbe
Bizitzaren alabearrez edo, etxean bakarrik, ordu asko pasatzen dituan oietakoa naiz, irakurle.
Ori dala-ta, entretenigarri eta lagungarri bezela, irratia piztea eta entzutea ez da arritzekoa.
Eraman errezagoak egiten zaizkigu
|
orduak eta egunak; eta konturatu gabe beraren lagun egiten gera.
Ain lagunak, irratirik gabe ez genduke errez etsiko. Egunez asko ez dala, gauez ere, belarri ondoan ez badegu, ez degu onik izaten-eta.
|
1
Luma ondo zorroztuta.
IRRATIA gai artuta,
bertso batzuek jartzera noa
merezi ditu-ta.
Egun osoan piztuta,
batzuk erdi-zapuztuta,
gauean ere entzuten bait det
oean sartuta!
|
2
Goizean esnatutzean,
belarriaren ertzean
artuta entzun, naiz azkar jeiki
ordua jotzean.
Bein bat orrela oitzean,
gaizki gabe gelditzean,
orregatik nik eramaten det
bañura sartzean.
|
3
Bañu-zuloko lanetan,
goizeko ordu oietan,
badakizute eta ez noa
esatera zertan.
Ibili gabe ezertan,
IRRATITXOA an bertan,
zeiñen ederki entzuten dudan
ixiltasun artan!
|
4
Albiste eta kantuak,
edo beste asuntuak,
egiñez pozik pasatzen ditut
antxe minutuak.
Naiz ango pake santuak,
minutuak kontatuak,
atea jotzen asten dira-ta
orduan kontuak!
|
5
Lendabiziko ordena:
“Irten aal dan azkarrena!”,
Badakit larri iristen, dana
ara datorrena.
Baiña pozik zegoena
errespetatu aurrena:
iñoren onik ezin eraman,
ori da txarrena!
|
6
Ala irteten naiz andik,
ia jantzi gabetandik,
iñork kejarik izan ez dezan
ortan neregandik.
Beartu gabe iñondik,
esango ditut emendik,
ondorengoak okerragoak
bait dira oraindik.
|
7
Naiko aserre egunez,
gauean zer esanik ez,
“mesanochera” eramateko
oitura dedanez.
Oeko nere lagunez
aaztu ta gero ezer ez
lo artzen bait det, nere IRRATI
kuttuna entzunez.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |