|
Joxe Ayerbe
|
“Hobby”ek mendean artu naute
|
Bere "hobby"etako bat: bonsai-gintza.
Lanari uztean, erretiratzean, ez da batere ona -txarra esango nuke- zer egin ez dakigula gelditzea edo utzikerian erori eta ezer egin gabe egotea. Batere obligaziorik gabe, denbora pasa, milla gauz egin daitezke, gogoa izan ezkero.
Baiña, kontuz! Gauzak bere neurrian...
|
Gerta daiteke, “hobby” bat baiño geiago edo asko izan eta, erretiratutakoan, leen egiterik izan ez dituan guztiak egin nai izatea.
Eta, ori, gerta daiteke, aurreko kasoa baiño okerragoa izatea oraindik. Beldur naiz orrelako zerbait ez ote zaidan gertatu...
|
1
Au edo ori dalako uzten
diogunean lanari,
uste ez dala sortzen zaizkigu
ez dakit zenbat komeri.
Batzuk erabat alpertu eta
utzikerian erori,
besteok, berriz, iñola ezin
erantzun ainbat”hobby”ri.
|
2
Alperkerian erortzen danak
ez du izango gauz onik,
alakoari, alperrik da-ta,
ezaiozu eman lanik.
Baiña, “hobby”ak menderatuta
ere ikusten ditut nik,
oietako bat neroni naiz ta
ez pentsa obea danik!
|
3
Afizio bat bakarra banu
utsa litzake sikira!
Denak kontatzen asi ezkero
dozena erdi bat badira.
Eta, jakiñik, nere aalmenak
jetxi dirala erdira;
ontaz aurrera obe det egon
ari danari begira...
|
4
Bertsoak jarri, “bonsai”ak zaindu
eta egurra tallatu,
beste “hobby”en artean oiek,
nola ez lana pillatu!
Denak nai eta ezin iritxi,
ze irtenbide billatu?
Uzteak lanak emango dizkit,
baiña ez det nai erotu!
|
5
“Bonsai” mundura iritxi nintzan
berandu baiña benetan,
eta uste det bera detala
gustokoena danetan.
Ori dala-ta, etxeko denak,
ikusten ditut kezketan,
noiznai somatzen bait naute nere
“bonsaitxo”ekin izketan...
|
6
Erdi erotzat artzen naute ta
orra zer duten esaten:
“Gero gurekin itzegiteko
ez du gogorik izaten”.
Nik erantzuna jakin, ordea,
bear bezela ematen:
“Itzegiten det, oiekin, baiña
ez det erritik egiten”!
|
7
Jakiñik lore eta “bonsai”ek
ere bizia dutela,
amaika aldiz entzun izan det
itzegin bear zaiela.
Beraz, nerekin ez dakit nola
jarri daitezken orrela;
dudarik gabe “zeloak” dira,
ez det ulertzen bestela...
|
8
Ordu ugari pasatzen det, bai,
“bonsai” artean sartuta,
etxeko eta kanpoko beste
zenbait gauzetaz aaztuta.
Konturatzen naiz: zaletasunak
nauka mendean artuta,
primeran bizi besterik ez da
nola nabillen zaartuta... !
|
9
Ain da ezaguna, aipatze utsak
ematen dit apurua:
sozialisten Presidenteak
berotu zidan burua.
Ark bezin onak lortzea, berriz,
izan nere elburua,
aalegin danak egingo ditut
baiña ez da segurua.
|
10
Gonzalez jaunak Moncloa aldean
bazuan bonsai ederrik,
bestek zainduak, eta nik, berriz,
ez det iñoren bearrik.
Felipe juan zan eta “bonsai”ak
egongo dira bakarrik,
obe, “Bonsai”ak ez bait du maite
olako gizon baldarrik.
|
11
Aldegin zuan baiña ez jakin
ziur zenbat denborako,
eta nork daki mesederako
edo degun kalterako?
Aznar’ek, berriz, ez badu artzen
denborik lan ortarako,
“bonsai”ak ilko dira Felipe
berriro itzultzerako.
|
Bonsaietako bat..
|