Ai au dolorea!


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Baroja Serafin »  Gazi-Gezak »  Ai au dolorea!

Baroja. GaziGezak

Serafin Baroja

Gazi-Gezak

Poesías Prosáicas
en
Vascuence y Castellano.

San Sebastian:
Imprenta de BAROJA. Constitución 2.
1875.



AI AU DOLOREA!



Iñoiz txikitan egiñ ote det
Amen besuan ametsik?
Munduban nabill, aunditu ezkero,
Arpegi baten atzetik,
Alferrik beti! Ez det billatzen
Pentsamentuan besterik.
Larogei urte baditut eta
Ez dit galtzen memoriak:
Begiratzen nau, far egiten dit:
Zeruak ditu begiak!
Iñolaz ángo aingeruen bat
Ikusten dute neriak.


Jesús nerea! Nere imajiña
Gaur ikusi det kalian:
Nere bordoian goiberatua
Banetorren ni pakian,
Oju triste bat bota det eta
Kordia juan zait golpian.
Larogei urte: berak amasei,
Orren berandu billatu!
Kanposantura ni nuanian
Ura munduban argitu:
Eta penarik aundiena det
Ez ditala begiratu!










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org