Nork esan!


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Baroja Serafin »  Gazi-Gezak »  Nork esan!

Baroja. GaziGezak

NORK ESAN!



Galai fiñ ori: beti damakiñ,
Ojal batian lorea;
Esango diat nai badek jakiñ
Zer dan orren dotoreá.
Izutu adi: abadea!
Beste jaun ori, zer apaindua!
Urre katia soñian:
Kotxian beti: lenbizikua
Teatruan ta bailian;
Ta bost milla errial urtian!


Iru dam’oien ama dek ura,
Ori begien alaia
Zer amatxua! Zeren itxura!
Fiña, aberatsa ta ernaia;
Eta gañera ezkongaia.
Or ziak Sánson: berriz dek piztu.
Gorputza, indarra ta odola,
Dena batian. Ta nork sinistu,
Orlako gizon arbolá
Txikiratuba dagola!


Milla bat aldiz Joxék Paskuala
Arkitu zikan zatarra,
Broma zalia, au t’ura zala;
Ainbeste burla ta farra,
Ta orain Joxe dik senarra!
An ziak beste kaskarin dama,
Ez dik zer esan faltako;
Orain baño len bazikan fama...
«Ixilldu adi.» Zertako?
«Nere emaztea dalako.»










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org