1.01


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Baroja Serafin »  Pudente »  1.01

Serafin Baroja. Pudente

LEHENDABIZIKO AKTOA

Ikusiko da, eskuinera, Pudenteren etxeko lehorpea. Harrizko ekida ben bat. Aldamenean plazatxo bat metarri batekin. Lehorpetik atarira maila batzuk. Ezkerrera, harkaitz handi batean edikia, lurruspe bateko sarrera.
Batundea, leku elkor, gerizpetsu bat. Goizeko lauak, iluntasuna.



* * *

LEHENBIZIKO ESZENA



UMBRENO, MARCO, EKINAGUSIAK eta Menpeko batzuek.
Hauek piztuko dituzte kriseiluak eta emango dizkiote ekinagusiai.



Intxauspeko alaba (1)



KOROA: Erromaren ahomenak mundua
bete badu, gerrari zor dio;
armen bidez dauka menperatua,
armei eskerrak du hainbat balio.


UMBRENO: Bizi bitez; baina armen gainera,
lur azpiko ondasun gordea
argitara guk ez ateratzera,
ez luke Erromak halako gaindea.


KOROA: Egia da; gerrak nahi ditu urreak,
menast gabe urrerikan ezin;
bizi bitez, bada, meatzgileak,
ta bizi bedi Pudente gurekin


Ezkon berriak



UMBRENO ETA MARCO:
Gorrot garrizko Pudente beti
dut/duzu agintari!
Noiz nahiko dute Parkak horren bizia
ebaki?
Bere alaba ta bere aginduak
laster izango dirade nireak/zureak.


KOROAK:
(Umbrenori). Zergatik zera, hain bat batean,
ilun gelditu?


UMBRENO: Kondair izugarri bat lipar hontan dut
oroitu.


MARCOK ETA KOROAK: Pudenterena bada ezazu.


UMBRENO: Adi nazazue.


KOROA: Aditzen dugu.


Praskutxo zer dakarrek



UMBRENO: Italikan bizi zen Pudente ezkondua
matrona eder batekin, Clodia deitua.
Seme bat zuten, baina, kutun amarena
izanagatik, aitak maite ez zuena.


KOROA: Zer erakaigatik?


UMBRENO: Galde eragozpena!
ez dakit besterik
haurra bota zuela bere ondotik.
Pudentek, Trajanoren adiskide zaharra,
honi bialdu zion seme bakarra.
Esan nahi du norbaitek Clodiaren umea
aitak uste zuela ez zela berea;
bazan, edo ez bazan,
hamar urte gabe
gerretara joan zen
ta mutilen zantzorik ez da inoiz izan.


Hamairu puntukoa



Joan zen semea, baina, ordu ezkeroztik
Pudenteren egoitzan ez zen bakerik;
erabaki zuen arte joatea etxetikan,
bizi guztiko utzirik Clodia Italikan;
ta igaro dirade
hamaiken
bat urte,
baina egun batean
agertu zen Pudente berriz etxean.


KOROA: Zertara bihurtzen zen Pudente ostera?


UMBRENO: Clodiagan, bere ondra mendekatzera;
gizonak ez du eman halako etsenplua,
berriz adituko ez dugun tamainakoa.


KOROA: Ain izugarria?


UMBRENO: Hagitz; gehiegia.


KOROA: Gaude luzetsirik.


UMBRENO: Kontatutzera noa.


KOROA: Jaunak, isilik.


Kontxesirentzat bere sarrerarekin



UMBRENO: Izugarrizko kondaira da.


KOROA: Jarrai zazu aurrera, bada.


UMBRENO: Ekaitz ilunan aditutzen zen
trumoi latzaren orroa,
eta Italikako murruetan
haize goibeltzen marroa.
Honla, batetan, garraldi batek
gorritutzen du lanbroa,
ta Pudenteren jauregi altuna
gorantz altxatzen da arroa.
Lurruspeetatik gailurreraino
su ta ke da ekida zaharra.
eta gar gorriari begira
Pudente bakar bakarra;
gurutzatuak bere besoak,
ahotik dariola barre,
ta bere begi iratietatik
suak ainako txingarra.


Ume eder bat



KOROA: Ta ez zen inor libratu gar gorri artatik?


UMBRENO: Bi besterik.


KOROA: Bi?


UMBRENO: Bakarrik.


UMBRENO: Dorre bateko leiho batean
agertu zen, uste ez zela,
galai gazte bat, ume txiki bat
besoetan zeramala.


KOROA: Galai gazte bat, ume txiki bat
besoetan zeramala!


UMBRENO: Fulvia zen.


KOROA: Gure Fulvia zen, ume txikia
besoetan zeramana!


UMBRENO: Amildu da handik suen erdira,
Fulvia beti daramala,
salbatu du, ta bera ilunpean
galdu da ilintx bat bezala.


KOROA: Salbatu du, ta bera ilunpean
galdu da ilintx bat bezala,


GUZIAK: haizeak
eraman balu, bera ilunpean
galdu da ilintx bat bezala.


(Guziak kriseilu piztuekin)



Txanton Piperri



KOROA: Galai gazte hark ez al du
Fulvia besterik salbatu?


UMBRENO: Beste guziak dira jaitsiak
Akeronteren ibaira.


KOROA: Izugarrizko kondaira!


(Doaz ezker aldeko lurruspera)



(1) Opera guztia dago euskal herriko kanta eta zortzikoen soinura eratua, eta zati bakoitza doa letra honekin seinalatua. (Serafin Barojaren oharra)
(2) Lehen argitarapen honetan egileak ez zituen doinuen partiturak argitaratu, eta guk garai bereko bilduma ezagunetatik ekarri ditugu hona - J.A. Santestebanen Colección de Aires Vascongados eta Etxeberria eta Guimonen Ecos de Vasconiatik batez ere -. Gogoan har beza irakurleak, bestalde, bigarren argitarapen bat egin zuela J.A. Santestebanek eta hartan bai datorrela operaren musika osorik idatzia:

Santestebanek egindako argitarapena

Bigarren argitarapen horrek bi ekitaldi ditu, laburragoa da, beraz; baina honek ez dakarren ataltxo bat dakar "Emakume erromatarren koroa" izenekoa. (euskaraz.net-en oharra)



Oharrak :
Ekida: eraikin
Ben: sendo
Metarri: zutabe
Edikia: irekia
Lurruspe: leize-zuloa
Battundea: multzoa
Ekinagusiak: langilezainak
Ahomenak: izen onak
Gaindea: boterea
Menast: mea, minerala
Erakaigatik: arrazoigatik
Iratietatik: suminkorretatik
Ilintx: ilinti









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org