1.05


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Baroja Serafin »  Pudente »  1.05

Serafin Baroja. Pudente

BOSGARREN ESZENA.



PUDENTE eta FULVIA



Maite bat maitatzen dut maitagarria



PUDENTE: (Zer ikusten dut! Dator Fulvia maitea,
bihotz gelbera, isil)


FULVIA: Aita nirea,
lotara gabe?


PUDENTE: Zarrak ez gara loaren jabe.
(beretzat) (Nola lo egin
zuri dizudan eresi honekin?)


FULVIA: (beretzat).
(Neronek ere
loan ez daukat zantzik batere!)


PUDENTE: (id).
(Niretzat ez da izango behin ere!)


FULVIA: Zergatik ezkutatu, aita nirea,
arimaren erdian daukan hiltzea?
Beroren penak
ez dira erraz gaintzen diradenak


PUDENTE: Zer nahi nazu esan?


FULVIA: Ez da loa galtzen naiz zaharra izan,
bizi betean,
zauri bat ez bada bihotzean
ziraun bat bezala haitz tartean.


Orra Papito



BIAK





PUDENTE (beretzat).
Ai, bai egia
daukat gordea
iraingarri arren odol gosea;
sumin honentzat
bizia nahi dut,
gogotik nola bota dezaket;
Ah, zer mentura!
eduki berriz
nire kontura,
ta naiz hil neroni
bera hil mila aldiz.
FULVIA (beretzat).
Ai, bai egia
daukat gordea
galai gazte arren oroitz
maitea,
adier honentzat
bizia nahi dut
gogotik nola bota dezaket;
Ah, zer mentura!
sarartu begiz
haren itxura
ta naiz hil han bertan
ikusi berriz.


Mari Domingi



PUDENTE: Nire Fulvia tristea, zuk ere bada
loa utzitzen duzu?


FULVIA: Bai, aita hala da.
Ezeren kezka gabe lotan nengoan,
baina ametsen mende artsi, zoroan
iruditu naiz suak inguratua
Italikan bezala. Zeren izua!


BIAK

PUDENTE
Arrats artan,
zu haurtxo zinala
oroitzen zera?
FULVIA
Arrats artan,
ni haurtxo nintzala


FULVIA: Bai, atzo bezala.


PUDENTE: Zeru goibela!
Begi aurrean jarriko balitzaizuke
gazte hura ezagutuko ote zenduke?


FULVIA: Aita, ikusi orduko.


BIAK



FULVIA:
(beretzat).
Haren ekantza
PUDENTE:
(beretzat).
Nire bengantza

Bihotzean daukat, da nire esperantza.
Behin agertuko balitz nire bidean

bihotz samur honentzat
zorionean;
bihotz gogor honentzat
zorionean;

behin bakarrik haren aurpegia
ikusitzea, da nire eresia.





Oharrak :
Zantzik: babesik
Sarartu begiz: begiztatzea, begiz jotzea
Artsi: estu, mehar,
Ekantza: irudia











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org