1.09


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Baroja Serafin »  Pudente »  1.09

Serafin Baroja. Pudente

BIGARREN KOADROA

Hartzulo handia harri bizian, bere barrunbean ikusiko dira bi galerien sarrerak; bata beherantz doana, bestea gorantz, okerkaran, eta berriz gorago agertzen dena, menpeko edo ekinagusien baten argiak, eszenaren hasieran, emango dute zulo aben ezaguera.
Koadroak dirauen guzian egongo dira ilunpean.
Fulvia eta Lepido agertuko dira, hartzuloaren hondoan, ezkerreko aldetik. Marco, Pudente eta honen jendeak, irtengo dira, aktoaren akaberan, eskuineko aldetik.



BEDERATZIGARREN ESZENA.



UMBRENO, MARCO EKINAGUSIAK eta ESKLABOAK, Hauek lurrean etzinak.
Gero FULVIA.



Hernaniri



UMBRENO: Altxa; gora, guziak, lur azpiko taldea,
ilunpetako umeak, Abernoko elea
Bukatu da zuentzat deskantsuko epea,
itxoten dagozkizue siloa ta airgea.


MENPEKOAK Zeru goiko izar tartean jargoia duzun Jabe ona,
aditutzen baduzu erregu triste gerona,
gupida zaitez, gugan ipini zazkitzu begiak!


UMBRENO: Zutik, lasterka zutik; ta lurpera guziak.
Zutik


KOROA: Goazen.


FULVIA: Hitz bat.


UMBRENO ETA KOROA Fulvia!


FULVIA: Adi nazazu, Umbreno.


UMBRENO: (beretzat). Oi! dator nigana!


KOROA: Fulvia, Fulvia! gure estalparia.


UMBRENO: (beretzat). Haur zalegarria!


KOROA: Gure poza!


FULVIA: Adi nazazue.


UMBRENO: (beretzat). Nire amets sutsua!


KOROA: Fulvia, gure ume maitatua.


UMBRENO: (beretzat). Ikusi orduko desioz betea nago.


FULVIA: Menpeko triste, ezin tristeago,


KOROA: Gure alboan bere bizia segurua dago.


UMBRENO: (beretzat). Bere ondoan zoratua nago.


FULVIA: Nire aitak ditu berri guztiz eder ta bitore,
zeinak esaten duten Trajano dela enperadore.


BATEAN



KOROA .
Trajano handia!
bihotz noblea.
Berri ederra!
ezin hobea.
UMBRENO
Zalegarria!
balitz nirea.
Dontzeil ederra!
dohais betea.


FULVIA Ta Senatuaren borondatea
da Erromaren jabarian
Trajanoren gaindea,
hark merezi bezala,
pozkidazko festa ederrekin ospa daitezela.


BATEAN



UMBRENO: .
Egizu zure! oihu egiten dit
nire bihotz ezinegonak
FULVIA
Bada
loteki onak.


FULVIA nahi duzuen erara
zoazte festetara.


UMBRENO: (beretzat) Etorri zait gogorazio ederra bat batean.


KOROA: Zorionaren deia ohi da Fulvia guretzat.


BATEAN



KOROA:
Aingeru eder bat!
UMBRENO:
Ta aurrera daramat


Aresoarren bandera



UMBRENO: (beretzat).
Ezin mugaldi hobea eresi dudanerako,
bakarrik hemen gelditzen bada izpi baterako,
nork nire besoetatik lirake Fulvia aterako?
Bai, bai, ederra, izango zera gaur niretzako.
(Marcori) Aizak, Marco.


MARCO: Zer nahi du?


UMBRENO: Eramazak jende hori,
eta guziak irten ezkero, ez laga inori.


MARCO: Utziko diotet laster mina bakarrik biori,
ez da jaitsiko bat non ez naizen hila erori.


(Marcok ateratzen du hartzuloko jende guzia)





Oharrak :
Airgea: ilunpea
Estalparia: babeslea
Gaindea: boterea
Loteki: esklabo











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org