1.10


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Baroja Serafin »  Pudente »  1.10

Serafin Baroja. Pudente

HAMARGARREN ESZENA.



FULVIA eta UMBRENO.
Gero MARCO, LEPIDO, PUDENTE eta honen jendeak



Izar eder bat



UMBRENO: Konplitu dizut, Fulvia, gustura
eman didazun ordena,
ezpain horietatik eroria,
oi da niretzat aurrena.
Ezpain eztiak nahi balukete
sendatu nire nahimena!


FULVIA: Esker natzaizu bihotz barrendik.


UMBRENO: Fulvia, nire zoramena!


FULVIA: (beretzat) Zer aditzen dut! Zer da hizkera hau!
Zer bakardade beltz hori!
Ikaratzen naiz ez ote naiken
zelat batean erori.
Zeini, zeruak, eskatu indarra
zuei ez bada! Ai! nori? (Egiten du ihez egitera)


UMBRENO: Ihesi zoaz, Fulvia, gozoa?


FULVIA: Atzera, Umbreno!


UMBRENO: Gaixori!


Horra, horra, bada Urnietan



Zalegarrizko dontzeila, nire mendean jarririk
aurkitzen zera bakarrik.
Zuk badakizu nire odola kiskaltzen duen nahikeria,
nirea izango zera,
aditzen duzu, nire.


FULVIA: Lagun nazazu alaidea
Umbreno urruti, urruti, uste al ninduzun beldurtu
ta nire aroa makurtu?
Hots bat bakarra emango banu, minako jende guziak
lirake honera jaitsiak
kastigatzera, bakoitza, zure kidande zikoitza.


UMBRENO: Zatoz nigana.


FULVIA: Inoiz ez.


UMBRENO: Ekarzu, Fulvia, bihotza.


FULVIA: Betor lehenago heriotza.


UMBRENO: Ez zaiozula deitu, adi ezazu.


MARCO: (barrenen)Atzera!


PUDENTE (id) Ni naiz


FULVIA: Aita!


MARCO: (barrenen) Ai! (Heriozko deiadar handi bat)


PUDENTE (id) Torizu.


MARCO: (Irteten da petxuan eskuak dituela, eta erortzen da
lurrera esanaz:) Hil nau!


UMBRENO: (Fulviari, traketa bat eskuan duela). Zu ere bai.


LEPIDO: (irtenik) Altzairu honekin ez ezik.


PUDENTE (Id) Zer ikusten dut hemen nik!


(Lepidok atertzen dio Umbrenori traketa, eta gero ezkutatzen da ilunpean)





Oharrak :
Alaidea: kemena
Kidande: portaera, jokabide
Traketa: daga









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org