1.11


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Baroja Serafin »  Pudente »  1.11

Serafin Baroja. Pudente

HAMAIKAGARREN ESZENA.



Fulvia, Pudente (puñal batekin), Umbreno, Marco (hila), Lepido,
Cruscelo, Ekinagusiak, Menpekoak argi zuziekin



Doinua: Valentziako negarra



PUDENTE: Zenbat alarbe zinaten ume honen kaltean?
Zenbat gizon doilor dauzkat burni honen menpean?
Bat, nik hila, hona. Umbreno hiltzeko hemen;
baina ilunpetakoa! zu, zu, nahi zaitut aurren.


LEPIDO: (ilunpean) Txit gutxi balio du nire izate elkorrak,
ez nau, bada, izutzen heriotz gogorrak.


PUDENTE: Zein zera?


KOROA: Zein zerade?


LEPIDO: Esaten dudana;
iheskor bat, bizia gutxitan daukana.


FULVIA ETA PUDENTE: Gizon horren boz artsiak ukitzen dit bihotza.


CRUSCELO ETA KOROA: (Umbrenori) Umbreno, emango dizugu
geronek heriotza.


UMBRENO: Samalda narrasa, puñal bat baneuka.
ikusiko nuke zuen odol txarren erreka.


PUDENTE: (Lepidori).
Ager zaitez argira zer zaude estalia?


LEPIDO: Zuk bakarrik ikusiko nauzu aurpegia.


PUDENTE ETA FULVIA: Non gizon horren boza ote dut nik entzun?


PUDENTE: Argi, argi honera.


LEPIDO: (aurreraturik) Hona non naukazun.


FULVIA: Aita! gazte hori bera zen, bai... da...


PUDENTE ETA KOROA: Zein?


FULVIA: Italikan ateratu ninduena sugarren tartetikan.


PUDENTE: Abernoko sua! (Lepidorengana egotzirik)


FULVIA:
Salbatu nau bi aldiz;
berriz bizia zor diot.
KOROA:
Salbatu du bi aldiz;
berriz bizia zor dio.


PUDENTE: Gizon zorigaiztokoa.
gaur salbatzen du berriz. (Erortzen zaio puñala)


UMBRENO: (Pudenteren puñala harturik)


Doinua: Alanbratzekorik



Bidea guziak; bai, bidea niri; Pudente ai! zuri. (Joaten da)



Doinua: Iki, miki, aka, maka



CRUSCELO ETA KOROA: Segi guziak orreri kendu zaiogun bizia,
hil behar dugu, hil behar dugu Umbreno etoi, beharia.
Segi, segi, garen, garen, behin hil zagun betiko,
buka daitezen betiraundean gizon horren gaizkeriak.


(Aurreneko aktoaren bukaera)







Oharrak :
Alarbe: doilor, zital
Artsiak: arraroak
Etoi, bearia.: azpisuge, maltzurra.
garen, garen: mugi, mugi









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org