2.02


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Baroja Serafin »  Pudente »  2.02

Serafin Baroja. Pudente

BIGARREN ESZENA.



PUDENTE eta CRUSCELO.



Belaun txingoa



PUDENTE: Hemen da. Hitz egizu, Erebogatik,
zure ezpainetatik naukazu koloka.


CRUSCELO: Irten nintzan Fulviaren jarraioan.
pausoka-pausoka, gorderik alboan.
Hemendik bi geziren bidaldian
Fulvia gelditu da basoko iturrian,
han itxoten zegoen...


PUDENTE: Zein zen, zein, itxoten ziona?


CRUSCELO: Minako gizona.


SanIgnaziorenMartxa 1. zatia



PUDENTE: Lepido!


CRUSCELO: Bai, jauna, zinez bera
irten zena bidera
saroiko gordelekua utzirik
Fulvia iritsi zuen
ta esan zion ezik
"antsiaz itxoten
nengokizun hemen
izate nirearen pozkida".


PUDENTE: Plutongatik, aski da.


Upelategi



Zerbaitek eman zidan lurpean konseju:
"hil zazu gizon hori" egin zidan oihu.
Ongi esan ninduzun bihotzko ibilpena
"hil zazu ilunpekoa aurren aurrena"
Nola ez nion bertan bizia kendu
obediturik?
baina hilko dut, hilko dut gaur nik.


Doinua: Estos son los efectos de la Constitución



Cruscelo, bila zazu Lepido non nahi dela,
ta ekarri zazu honera, baina berehala.


CRUSCELO: Nagusi jauna, noa gailzi bat bezala.
(Joaten da).


PUDENTE: Zoaz, ta egizu hementxe laster daukadala.




Oharrak :
Bihotz(e)ko ibilpena: bihotzeko dardara, bihotzeko asaldura
Noa gailzi bat bezala: gezi (?) bat bezala noa, ziztu bizian noa.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org