|
Serafin Baroja. Pudente
PUDENTE eta LEPIDO.
|
LEPIDO:
|
(atean) Zer behar dit Pudentek?
|
Doinua: Madrilen ikusi dut
|
PUDENTE:
|
Zuk, zer esan zenidan lurpean ginela?
|
|
LEPIDO:
|
Senatuarengandik iheskor nintzala;
nire ogena eriopengarria zela;
ta zure aioz azpian lepoa neukala.
Baina, nire suertez, salbatu bai nuen
zure alabaren izatea,
biziko nintzala esan nazu
zure menpeetan lokabea.
|
|
PUDENTE:
|
Zer izan zen erantzun zuk emandakoa?
|
|
LEPIDO:
|
Nire asmoa zela anitz aisagoa,
ta zen loteki baten izena harturik
galdu lurpe horietan gizonen artetik.
|
|
PUDENTE:
|
Ta esklaboa biloa! hori horla izanez,
nire alabagan ausartu aiz
hire begiak altxatzera?
|
|
LEPIDO:
|
Ni zure alabaren bengantza naiz.
|
|
Hiru juezen erabakia
|
|
|
Bai, naiz zure alabaren
esku mendekarra.
|
|
PUDENTE:
|
Aitak dauka ez alabak
bengantzaren beharra.
|
|
LEPIDO:
|
Adi nazazu oroitz bat,
gertaer bat, zaharra.
|
|
PUDENTE:
|
(Nola gaintzen dut nire
petxuko jazarra)
|
Doinua: Oihu tristeak
|
LEPIDO:
|
Aurren, zein naizen esan behar dizut.
Amorez ezkontzeko zegoela nire ama
gotirisle etsi batek lohitu zion fama.
Amodiozko ezteia hontatik galdu zen,
ta beste infame harekin bortxaz ezkondu zen.
Jaio nintzan, baina aitak
bere bihotz xehe, okerraren grinaz,
nire ama ogengarri eginaz,
ni neukarren zelagarko iritzian.
|
|
PUDENTE:
|
Zure aita zein zen?
|
|
LEPIDO:
|
Nire amak
bere izena ez dit inoiz erakutsi;
hain gutxi nire aitak ez du nire aurpegian
behin musu bat utzi.
Izen ta musuak
madarikatuak!
|
|
PUDENTE:
|
(beretzat) Zer aditzen dut! Zer entzun behar dut!
|
|
LEPIDO:
|
Oraindik hamar urte konplitu ez nituen
ta aitak nire amagandik urrutiratu ninduen.
|
|
PUDENTE:
|
(beretzat) Nire semea daukat begien aurrean.
|
|
LEPIDO:
|
Trajanok eman ziran toki bat bere eraldean:
Daziatik Hirkanira,
Euxinotik Kaspioko itsas behera,
Donautikan Eufratesko ibertzera,
hango irabazkida izan guzian
alde hartu dut nik; Trajanok
ez du garaipen bat, ez, ni gabetanik:
egon naiz bere diande garaizuaren aurrean
jazarren erdian,
hamaika urtean
beti gerratean.
|
|
Adio euskal herriari
|
|
|
Baina ez neukan ama ahazturik utzia.
nola berea bazan nire oroitz guzia?
Iritsi zen bakea, ta etxera etorria
haren besoetan dut aurkitu gloria.
Zertako etorri nintzan Pluton iratua!
aitak, bai nire aitak, ondamuz urtua
gau batean erre du... Oi ama maitatua!
Bengantza, bai, bengantza gorria!
Odola ta sua!
|
|
Ai hau pena ta pesadunbria
|
|
|
|
PUDENTE:
|
(beretzat) Gehiago ezin dut: erotuko naiz,
nire kordea dijoa.
Hau dut semea!; hau zen etxean
Clodiak ezkutatukoa.
Clodia ikusten dut orain bakarrik
bera zen bezalakoa;
ta honen ahotik bialdutzen dit
gaur bere maldizioa.
|
|
LEPIDO:
|
(Pudenteri) Sugar tartetik ez dut salbatu
zure alaba besterik;
nire amaren bila nenbilen
gelatik gelara alferrik!
Inguratua suak zeukala
Fulvia gaixoa ikusirik,
hartu nuen, ta salbatu nizun,
beste guziak errerik.
|
|
Xarmangarria
|
|
|
Biak
|
LEPIDO ETA PUDENTE:
|
Ez dut/du salbatu Fulvia gaixoa besterik.
nire/bere amaren bila nenbilen/kebilen alferrik.
Inguratua sutan Fulvia ikusirik,
hartu, ta salbatu dut/du, besteak errerik.
|
|
LEPIDO:
|
Fulviak gaur esan dit niri
etsai amarena zein zen;
zen nire aita; zen haren ogena.
|
Biak
LEPIDO:
Fulviak gaur
esan dit niri
etsai amarena
zein zen.
zen nire aita,
zen haren ogena.
|
PUDENTE:
(beretzat)
Fulviak gaur
esan badio,
etsai Clodiarena
zein zen,
ni naiz
ni, bere aita!
zen nire ogena.
|
|
Lo, lo, lo
|
|
|
|
LEPIDO:
|
Fulviak dakarzki nire amaren
esan Hauek memorira:
"Ikusten zaitut, senar gogorra
zure lanari begira;
inozente bat erazi duzu
bizi guziko martira;
barkatzen dizut..." Nik ez, nire ama!,
hilko da nire burnira.
(Puñal bat dardaraturik,)
|
Doinua: Arranparrilak
|
Inork ez badu ihesik egin nire eskuetatik,
ez da salbatzen aita, aita izanagatik.
|
|
PUDENTE:
|
Norbait hil duzu?
|
|
LEPIDO:
|
Sei gizon utzi ditut nire oinetan.
argatik naiz iheskor orube hauetan
|
|
Praskutxo zer dakarrek
|
|
|
Erroman nire amaren izena bersitu
bazuten, nire ezpatak aurrez hil ditu.
Nobleak, handizkiak, leinu garaikoak,
nire kontra ziraden beren gurasoak,
ta Senatu osoak
ditu eman pausoak
ni non nahi, hiltzeko;
baina bizirik nago bengatutzeko.
|
Oharrak :
Eriopengarria zela: heriotz zigorra merezi zuela.
Loteki: esklabo
Mendekarra: mendekatzailea
Gotirisle: ezkongai
Zelagarko iritzian: sasikotzat izan
Eraldean: taldean, segizioan
Diande: armada
Jazarren erdian: borrokaren erdian
Izena bersitu: izena lohitu, belztu
|