2.07


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Baroja Serafin »  Pudente »  2.07

Serafin Baroja. Pudente

ZAZPIGARREN ESZENA.



Esanak eta UMBRENO bere gudariekin.



Burni bideari







UMBRENO: Ate guziak gorde; itxi atarikoa.
Irten nahi duenari ukatu pausoa.


FULVIA: Barrenak ematen dit nahigabeko bira,
gizon horren asmoak zer izango dira?


UMBRENO: Hemen naukazu berriz, Pudente, aurrean,
ez ninduzun itxoten hain gutxiko epean.
Baina ez da egon nire borondate onean.
besteenak daukazkigu gureen gainean.


(Umbrenok ematen dio pergamino bat)



PUDENTE: (letu ta gero) Senatuak salkintzat nauka! Zer laidoa!
konplitu ez nuelako agindutakoa.
Uste gabe, semea, minan salbaturik
Umbrenoren oinetan nago makurturik.


LEPIDO: (Umbrenori) Zure bihotz landerra geiti nola dagon,
nire biziarekin berdin behar du egon,
nahi baduzu nirea esan didazu non. (Joaten da atera)


UMBRENO: Garai hontan naiz jabe hemengo guzion.


Uso zuria negarrez



PUDENTE: (beretzat) Nire jabe, balezake,
ez Fulviarena inoiz ere,
Umbreno ez ezik, ez da nire
semea bera balitzake;
lehenago ikusi or lurrean, nik emanik heriotza.
nire oinetan hilotza.


Goizeko izarra



FULVIA: Lezom batek esaten dit niri belarrira
"zuk maite dituzunak gaitz urrean dira".


UMBRENO: (Fulviari) Ez altzera, edorra kontuan jauzi
ni bakarra naizela guzien nagusi?


GUZIAK: Gertaldi dokaitz bat, zerbait izugarri
ikusiko da hemen sarri.
Zerbait, gela honetan, aireak daukana
bera dator beldurgarri guregana.


Ai hori begi ederra







UMBRENO: Senatuak bidaltzen nau
kastigatzera bi salkin,
ta nator agindu honekin:
"Minan diraden bilau biari
kendu ondoren lepoak,
geldi zaitez buruzagi"
esan dit Erromakoak,
hemen naiz, bada, agintari.


LEPIDO: (Umbrenori) Agintari goaltsua,
ez duzu hau begiztatu?


(Erakusten dio aurreneko aktoan atera zion traketa)



UMBRENO: Bai horrekin dut kontatu.
Nirea izanik ez da niretzat;
badauka odol gosea,
ezin ekigo hobea:
Italikaz oroi zaitez,
arrats artako sugarrez.


Goazen, goazen



LEPIDO: Non da! Zein da? Bizirik non dago?


UMBRENO: Behar nauzu lehenago,
edo gizon hura?


LEPIDO: Mila bider arrats hartakoa,
nire ama hil zuen etsai borreroa.


UMBRENO: (Pudente erakutsirik) Aurrean daukazu.


KOROA: Aurrean! Zein da?


LEPIDO: Zein


UMBRENO: (Pudenteri) Zu zinan, zu.


GUZIAK Pudente!


UMBRENO: Pudente zen.


Doinua: Danborrena



LEPIDO: (Pudenteri) Zu?


UMBRENO: Bai.


LEPIDO: Zu!


UMBRENO: Bai!


LEPIDO: Zu al zaitut aita nik?


FULVIA: Zer galdetzen du? Jainko bihozberak!


LEPIDO: Zu, aita nirea.


PUDENTE: Bai ni naiz.


FULVIA: Zerua!


LEPIDO: Orduan konplituko dut nik
amari agindua.


(Egozten da Pudenterengana puñala eskuan duela)



FULVIA: Aita, aita nirea, alabak estaliko du,
ez du erituko nire besoetan.


LEPIDO: Alde egizu zuk; hori da erailea.


FULVIA: Ni naiz ta izango naiz aitaren estaltzailea.


Ilargi eder



LEPIDO: Ez da zurea, da nire aita;
Clodia zen bere emaztea.


FULVIA: Zer esaten du? Zeru argia!


PUDENTE: Esan du Fulvia, egia.
zatoz, semea, hona bihotza,
merezi dut heriotza.


LEPIDO: Bai mila bider!


PUDENTE: Ni hemen nago.


FULVIA: Ez, ni hilko nauzu lehenago! (Ipintzen da Pudenteren aurrean, baina
Lepidok puñala altxatzen duenean, botatzen du oihu bat eta
erortzen da korde gabe Pudenteren besoetan)


(Lepido gelditzen da ezaketua Fulviari begira)





Oharrak :
Zure bihotz landerra geiti nola dagon: Para arrancarte tu miserable corazón (Serafin Barojaren itzulpena)
Lezom: susmo txar
Ekigo: aukera
Ezaketua: txunditua









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org