2.08


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Baroja Serafin »  Pudente »  2.08

Serafin Baroja. Pudente

ZORTZIGARREN ESZENA.



Esanak eta CRUSCELO ezkerreko ate ezkutatutik.



Maritxu nora zoaz



UMBRENO: (Lepidori) Hori zen zuk zenuen bengatzeko grina?
Baina nik egingo dut zuk ezin egina.


PUDENTE: Fulvia salbatzeko zerk lagunduko digu!


CRUSCELO: Nagusi jauna, leiza itxoten dagokigu.


Gernikako arbola



UMBRENO: Nigana guziak, nire martiztiak.
Bi gizon horiek katez estu zazkizute.


LEPIDO: Hortarako kemenak zenbatek duzue?


MARTIZTIAK Guziak; zuri aurrena; hemen hilko zera (aurreraturik).


CRUSCELO: (Pudenteri) Nagusi jauna, leizean salbatuko gara.
zatoz zu ere, Umbreno.


PUDENTE: Atzera guziak!
Nahi banauzu, semea jarraitu hemendik.


(Pudentek ihes egiten du Fulviarekin ate ezkutatutik)



LEPIDO: Zuk Fulvia; zu bengantza! aita, or naiz atzetik.


(Jarraitzen dio Cruscelorekin)



UMBRENO ETA KOROAK Horiei guziak, horiei guziak!


(Bigarren aktoaren akabera)







Oharrak :
Martiztiak: gerlariak









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org