3.02


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Baroja Serafin »  Pudente »  3.02

Serafin Baroja. Pudente

BIGARREN ESZENA.



(Beko etxonpean)



LEPIDO eta FULVIA. (Fulvia lotan).



Amorez eria



LEPIDO: Ama barka nazazu nahiaren ahalmenak
ito badizkit niri bengantzen kemenak:
egin da nire jabe, maite dut nire ama
ta amodio goai honek berekin narama.


Arantza zorrotza







FULVIA: (ametsetan) Ez da, ez, nire anaia, da nire oneslea;
arrebari ez zaio esaten maitea;
anai baten aurrean ez dira begiak
itsutzen ikusirik zeruko distirak.


LEPIDO: Amets zoragarria! Hitz gozo mesanak!
Nik bakarrik entzuten ditut zure esanak.
Nola lur gainarekin lurpe hau trukatu
hemen bakarrik badut zerua bilatu.


Doinua: Kontrapasa



FULVIA: (esnatzen da) Non nago?


LEPIDO: Ai, Fulvia, zertako esnatu zera?
lotan esana orain ez nazu esango;
hitz aiek zuri berriz aditzera
ez nituzke ezergatik emango.
Zu zera nirea, zurekin ez dut ezer antsi,
nahi ez dut argia;
zure hitz gozoak aditu,
zure esku txikiak nireetan sentitu;
iluntasuna zer zait niri?
niretzat baldin bazaude beti ageri.


FULVIA: Nik ere zure ondoan nahi dut bizia,
zu gabe eguzkia litzake arratsa:
nik bihotzean neraman josia
behin batean zuk utzitako oinatza.


Biak



Zu zera nirea, zurekin ez de ezer antsi,
nahi ez dut argia;
zure hitz gozoak aditu,
zure esku txikiak/maiteak nireetan sentitu.
iluntasuna zer zait niri
niretzat baldin bazaude beti agiri.




Oharrak :
Etxonpean: solairuan, oinean









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org