3.03


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Baroja Serafin »  Pudente »  3.03

Serafin Baroja. Pudente

HIRUGARREN ESZENA.



LEPIDO, FULVIA, eta CRUSCELO txanela batean argi batekin.



Hil nahi ta ezin hil



CRUSCELO: (txaneletik) Hogei egun gaur dira Pudente joan zela.
Nork daki zer pasadan hura Erroman dela?


LEPIDO: Cruscelo datorkigu.


FULVIA: Bai baina bakarrik.
Nire aita ez da heldutzen; izki bat daukat nik
Trajanok ez diola eman barkamenik.(Negar egiten du)


(Cruscelok uzten du txanela eta sartzen da Fulvia eta Lepido dauden hartzuloan)



LEPIDO: Izan zaitez ongi etorri, naiz bakarrik baino!


CRUSCELO: Ez galdu esperantzarik inoiz, egundaino.
Ez gara gaur artean hain gaizki atera,
ta aterako gerade garaile aurrera.


FULVIA: Zertan, Cruscelo, bada, garaile irten gara?


Doinua: Inauteriko martxa



CRUSCELO: Umbreno dago sineste osoan
lurpean garela hilak,
bada ez dakizki hartzulo honen
ertaldiaren harilak.
Ez da iruditzen dela Pudente
Erromatik bueltan orain,
ta lehen bezala egongo dela
berriz Pudente bere gain.


LEPIDO: Hala da.


CRUSCELO: Ez galdu esperantzik bada,
ta alaitu.
Suerteak laguntzen gaitu.
Leizak gidatu gintuen berez
xirripa honen gainera,
biak hemendik atera ginen
mendirik mendi ibilirik
Onuban ginen, hantxe Pudente
Erromarako ontziturik.


FULVIA: Ta Erroman?


CRUSCELO: Barkatua izango da han.


FULVIA: Ai hala!
guk deseatu bezala.


Doinua: Nury



LEPIDO: Etorriko da, etorriko da,
ez egon zalantzez,
Trajano handiak barkatu dio
ta hemen dugu laster.


FULVIA: Zeru eronak entzun zaitzala.
Nire aita maitea!


LEPIDO: Erromatikan bihurtuko da
berriz lokabea.


FULVIA: Elkarrekin gure bizi osoan,
zuen bi bihotzak nire alboan.


LEPIDO: Nirea betiko dezakezu.


LEPIDO ETA FULVIA: Mundu honetan zer nahi dut, ez bazerade zu.


Doinua: Gabon, gabon, gabon



CRUSCELO: Nire zaidi aldera noa.
gabon.
(Sartzen da txanelean)


IRURAK Gabon.


CRUSCELO: (txaneltxoan) Igaroko ote du errek beltz hau
guk itxoten dugunak.


LEPIDO: Gurgarrizko iluntasunak,
sortuak betiko!
zaituzte testigu ipiniko
nire bihotzen nahitasunak;
zuek eta nik dugu
Fulvia estaliko.


CRUSCELO: (txanelean) Zoaz, nire txaneltxoa,
errekan bera argitara.
(Ezkutatzen da)


LEPIDO: Fulvia nire zeru ederra!
ni hemen zure beilara.




Oharrak :
Izki: susmo
Ertaldiaren: irteeren
Zaidi: zaintza leku, begiratoki









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org