|
Serafin Baroja. Pudente
(Bi bizitzetan)
CRUSCELO eta PUDENTE txanelean; LEPIDO eta FULVIA lotan.
UMBRENO eta bereak afarian
|
Hiru damatxo
|
|
|
|
CRUSCELO:
|
Ai, hau poz eder, mikatzik gabe,
inoiz ez bezalakoa,
egin gerade min aben jabe.
Oi Trajano hotsandikoa!
Gure Pudente nagusi berriro daukagu.
Umbreno gizagaixoa!
|
|
UMBRENO:
|
Jaunak, kantatutzera noa.
Amore irrits bat, ta ekigo handi bat
ezin nituen gainditu;
gaur nire oin pean bi lehiak dauzkat,
nire nahikinak hil ditu.
Haustu ondoren banaka nire etsai guziak,
bihotza dut mendazpitu,
ta orain ninteke horditu.
|
|
KOROA:
|
Haustu ondoren oinetan bere etsai guziak,
bihotza du mendazpitu.
|
(Pudente sartzen da Lepido eta Fulvia dauden hartzuloan, eta gelditzen da harritua bezala. Cruscelo gelditu da harroin mearen ondoan lanean)
|
Getariarrei
|
|
|
|
PUDENTE:
|
Zer sugek kosk egin dit bihotzetik orain?
Zer helgaitz odolezko jaitsi da nire gain?
Ezin diotet begiratu gartu gabetanik,
or, aurrean,
bere aldean
burua etsinik
magalean...
gose bat daukat hilgarria,
ikaragarria.
|
|
UMBRENO ETA KOROA
|
(goien) Edan, edan, ardo gozoak,
edan, edan, guzietatik.
Bizi bitez Bako ta Venus.
Biba, bai, gaur geroztik.
|
|
PUDENTE:
|
Biak hemen abrildutzeko
desioak daukazkit nik.
|
|
KOROA:
|
Venus, Bako, Hauek dira aurren
ez dute beren berdinik
|
|
PUDENTE:
|
(mailu handi bat eskuan harturik).
Zer itxoten dut, bada? Nire boterean
ez al daude guziak, behean ta gainean?
Harroin mehe honi nahi badiot eman nik golpe bat
bengantzen naiz
hemen dauzkat
mendez, mende
nire eskuen;
baina (botatzen du mailua) ez. Italikan nik zer
irabazi nuen?
|
|
KOROA:
|
Edan, edan, ardo guziak
edan, edan, guzietatik.
Bizi bitez Bako ta Venus,
Biba, bai, gaurgeroetan.
|
|
PUDENTE:
|
Inoiz ez dut nik sufrituko
beste inoren besoetan.
|
|
KOROA:
|
Venus, Bako, aurren dirade
ez dute beren berdinik.
|
Doinua: Gipuzkoa. 2. zortzikoa
|
FULVIA:
|
(Pudenteren besoetan eroririk)
Baina ez da hau ametsa, ez da irudipena?
|
|
PUDENTE:
|
Ez da, ez, ametsa, Fulvia. (Ai balitzake hala!)
|
|
PUDENTE:
|
Trajanok berritzen dit
minako agindua,
(Lepidori) eta zuri ere barkatzen dizu.
|
|
FULVIA eta LEPIDO:
|
Zeren mesedea!
|
|
PUDENTE:
|
(beretzat) Zaineko odol suminak
atseden gabeak,
nire petxu hats estu hontan ez al du
iraungo behin bakeak?
Edo utzi arte bizia,
bihotz sugartu honekin,
Fulviaren begi beltzen irea
gordeko dut nirekin.
|
(Bigarren bizitzan dantza)
Intzaren tantoa
Zortzi eskuer sarrerakoak dantzarekin bakarrik
PUDENTE:
Lore sarginan,
sugeak bezala
gordetzen duenean
hortzaren benenoa,
ala daukat nik
nire bihotzean Oi ederra!
oi! zure desioa.
|
LEPIDO:
Lore sarginan,
gordea bezala
Goizeko ihintzaren
ur tantoa,
halaxe zure bihotzan
Oi ederra! daukazu
nire amodioa.
|
Beste zortzi eskueretan dantza bakarrik eta Koroak goian: Hori da, hori grazia; hori da grazia!
PUDENTE:
Nire zeloen garrak,
biak ikusirik elkarrekin,
ia naute zoratu.
|
LEPIDO:
Behin eguerdiko
eguzkiaren garrak
ez dezaten ur malkoa
hegan banatu?
|
|
FULVIA:
|
Inoiz, inoiz, lorean utzitako
ihintzaren perla
hegan galduko ez da.
|
|
FULVIA:
|
Banatzen bada
noizbait ur malkotxoa
loreekin joana izango da.
|
FULVIA:
Goiko egoitzara; zeruetara.
Lau eskuer atzenekoak dantzarekin
|
Fueroak
|
|
|
|
CRUSCELO:
|
Txanela dago itxoten, goazen argitara;
goazen Umbrenok orain dakarren festara.
Gure buru gainean du pozaldi handi bat,
mahai azkenetan arkitutzeko desioak dauzkat.
|
|
PUDENTE:
|
(beretzat) Oi zer asmo ederra! Zer irudidea!
bai, bai, ezin nezake aurkitu hobea.
Ni bizi banaiz inoiz ez dute zorionik
izango, nire bizia, bada, utzi behar dut nik.
|
Doinua: Agatxa
|
KOROA:
|
(goien) Biba, biba, gazteria, ta biba aberastasuna beti,
guregandik urruti penen behazuna.
Andreen beso ederrak, eta ardoen zorabioak
Hauek dira munduko atsegin guziak.
|
|
PUDENTE:
|
Nire semeak, leiz hontatik, zoazte egun argira.
zarri,
nahi dut zuen ditxara zerbait erakarri.
Eskaini nahi dizuet emaitz bat lurpe hontan dagona,
egia izan behar bada zure zoriona.
|
|
Beltzarana
|
|
|
LEPIDO ETA FULVIA
Konplitzen da desio
bihotz barrengoa,
elkarren besoetan
betiraundekoa.
|
PUDENTE:
Beteko dut agintza
eskainitakoa;
horientzat argia, ta
niretzat siloa.
|
GUZIAK
(goian)
Ezpain gorriak, begi urdinak,
musuz ta promesez beteak,
saritu zaizkizue
gure amoreak
|
(bean)
Argi hilezkorra, zeru urdinak,
izar ta promesez beteak,
bedeinka zaizkizue
gure/horien amoreak.
|
|
Hiru errege orienteko
|
|
|
|
CRUSCELO:
|
Laster hemen naiz berorren bila.
|
|
PUDENTE:
|
(beretzat) Alferrik zerade etorriko,
leiz ilun hontan gorde behar dut
nire goarpea betiko.
|
|
FULVIA:
|
(laztanduaz) Aita nirea!
|
|
PUDENTE:
|
Fulvia maitea!
dohatsu egizu, nire semea,
ematen dizut zure emaztea.
|
(Fulvia, Lepido eta Cruscelo joaten dira txanelean)
Doinua: Ikusi ta desgrazi
|
PUDENTE:
|
Men menean jarri zait hiltzeko garaia.
Heriotza zerade nire irozkaia.
Sentitzen dut oraindik Fulviaren menpea,
baina bukatuko da gaur nire eranpea.
|
|
KOROA:
|
(goien) Biba Venus ta Bako betiko gurekin.
|
|
PUDENTE:
|
Hilko gerade, Umbreno, denak elkarrekin.
|
|
KOROA:
|
Bizi bitez beti, beti.
|
(Pudente harroinean eramanaz golpeak mailu handi batekin. Al den iluntasun handiena beko hartzuloan)
|
PUDENTE:
|
Eroriko zerade, bai, nire golpera.
Umbreno, zureekin, laster zatoz bera.
Bengantzaren sinuak izan banau gurpil,
bizitu naizen eran, behar dut orain hil.
|
|
KOROA:
|
Biba Venus ta Bako, bizi bitez beti.
|
|
PUDENTE:
|
Bazatoz, heriotza? Hemen naukazu ni.
|
|
KOROA:
|
Bako, Venus, beti, beti!
|
Aditzen da izugarrizko dunbots bat, eta hondatzen da mina.
OPERAREN BUKAERA
Oharrak :
Ekigo: ekintza
Nahikinak: nahikeriak
Mendazpitu: isilarazi, baretu
Etsinik: etzanik
Abrildutzeko: inmolatzeko
Irea: grina
Sarginan: sortan
Irudidea: ideia
Goarpe: sekretu
Irozkai: euskarri
|