04. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Aldiz, aldiz »  04. Irudia

IV. IRUDIA



EUJENIO ETA LIBORIO



Liborio Hemen ere bai al da Rositaren bat?

Eujenio Zer bada? Etxean honela al zarete?

Liborio Gizona! Rosita moñoña gora, Rosita polita bera, eztarriko zuloraino betea naukate.

Eujenio Zuen neskazaharrari norbait al dabilkio ondotik?

Liborio Neskazaharra? Ez dizu berak entzuten!; sudur ertzean bazenituzke bi. (Bi masaileko.)

Eujenio Saguzar-tar Rosita, zapata hauen jabea, ezkondu al da?

Liborio Bai, gizona; gaur da Romualdo de la Quintanila eta Perez de Rostrofeon jaun-andrea.

Eujenio Zenbatena?

Liborio Batena.

Eujenio Bat al da hori guztia?

Liborio Artilleriako kapitain bat.

Eujenio Artilleroa izan behar hura hartzeko!

Liborio Ez dauka berak horretako! Ez dituzu ikusten elkarrekin kalean! Ehun urte badituzte bien artean, eta hemezortzikoak dirudite.

Eujenio Txoroak!

Liborio Eta ez emaztearengatik ezer esan. Lehengo egunean, batek begiratu egin ziola edo ez ziola, hartzen du zintzilik zeraman ezpata, eta kankarrarekin garondoan jo zuen.

Eujenio Eta zer esan zion besteak?

Liborio Ai!!

Eujenio Beste ezer ez?

Liborio Ez, korderik gabe erori zen eta.

Eujenio Astoa!

Liborio Izugarrizkoa. Ez diote elkarri ezer zor. Itsusia baldin bada bat, zakur presakoa dirudi besteak, bere letagin eta guzti.

Eujenio Zakur presakoa? Orduan ez da harritzekoa saguzarraren atzetik joatea... usainean.

Liborio Bai usainean. (Behatzekin diru usaina erakutsiaz.)

Eujenio Adiskidea! Ez zaitu nagusiak ikusten!

Liborio Zer nagusi eta zer morroi. Oraintxe ernegatu zait. Soldadu etorri erregeri zerbitzera, diotenez, eta pixa-mordoilokeria guztiak egiten hor narabilte. Lurrari argizaria ematen, andrearen gonak garbitzen, eltzeari aparra kentzen, oheak egiten...

Eujenio Eta orinalak husten.

Liborio Baita.

Eujenio Eta laster... looo... (Haurrari lo harrarazteko antzera.)

Liborio Gezurra duk! Nahiago diat arrestatuta kuartelera joan.





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org