05. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Aldiz, aldiz »  05. Irudia

V. IRUDIA



LEHENGOAK ETA ROMUALDO



Romualdo (Oso haserre.) Zer egiten duk oraindik hemen? Etxekoandrea zain daukak bi orduan.

Liborio (Gezurra!)

Romualdo Aditzen al duk, astoa!

Liborio Zain nago, oraindik ez ditu bukatu.

Romualdo Eta urkilak? Erosi al dituk?

Liborio Oraindik ez.

Romualdo Hoa bada bitartean erostera, astoa!, ez zaik ezer jaiotzen; nire konpainiako mandoak hik baino gehiago zekik.

Eujenio Esan iezaiok orain usainean ibili dela.

Romualdo Hoa, hoa azkar, bestela botako haut zazpi egunerako gaztelura. (Liboriok egingo du joatera.)

Eujenio Hartu itzak, bukatu ditiat; to, to. (Liborio bihurtuko da atetik zapatak hartu nahian.)

Romualdo Hoa hortik urkilen bila, gero hartuko dituk hauek... euli-mandoa!... Har ezazu, hartu honelako mutila etxean... joan!! (Joango da besoak ibiliaz eta oinekin hots handia atereaz.)

Eujenio Brum!!!… pum!!!… han zoak zezen-suzkoa! Hori duk labezomorroa! Hori joan izan bazen Melillara, garbitzen ditu Zaldi, Mitxina, Katu eta beltz guztiak… Ai Arroxa! Maiz asko eman beharko diozu kamamilaren ura bi axukre koxkorrekin pixka bat goxatzeko.





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org