06. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Aldiz, aldiz »  06. Irudia

VI. IRUDIA



EUJENIO ETA KRISTOBAL



Kristobal (Lehen bezala ate ondotik eta aurreko etxera begira.) Egun on!

Eujenio Hemen duk berriz.

Kristobal Egun on, Eujenio. (Etorriko da mahai aurrera, eta eseriko da Eujenioren aurrez aurre dagoen aulkian. Honek ikusiko du eskutitza eta hartuko du ezkutatzeko asmoan baina ez indianoak igarri gabe.)

Eujenio Bai berorri ere!... ai eta eskutitza... ikusi dik!... galdua nauk!

Kristobal Zer duzu hori?

Eujenio Hau?... zera... zera... kontua... zapata hauen jabearentzat... barrenean bidaltzeko... (Bildu eta sartuko du Rositaren zapata baten barrenean.)

Kristobal Diru eske beti?

Eujenio Jan behar badugu.

Kristobal Agindutakoa ekartzera nator. (Dirua patrikatik atereaz.) Eraman duzu?

Eujenio Bai, jauna.

Kristobal Eta nork hartu dizu?

Eujenio Nork?... (baleki!).

Kristobal Ez zenion neskameari emango, e?

Eujenio Ez jauna... Roxitari berari eman diot.

Kristobal Eta zer esan dizu?

Eujenio Hitzik ere ez.

Kristobal Esan al diozu eguerdian joango zarela erantzupenaren bila?

Eujenio (Aurrera gezurrekin)... bai jauna.

Kristobal Joan behar duzu, eta hori ondo ateratzen bazait, ez naiz zuzaz ahaztuko... Tori orain hau.

Eujenio (Bost pezetakoa!) Eskerrik asko.

Kristobal Zoru-erdi hauen alde, eta gehiago, dena zuretzat.





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org