|
VII. IRUDIA
LEHENGOAK, LEONTXIO ETA LIBORIO
Leontxio
(Atean agertu orduko luzatuko dio Eujeniori eskutitza) To eskutitza.
Eujenio
Hago isilik.
Leontxio
To, eta eraman iezaiok berehala, ia eguerdia duk eta.
Eujenio
(Hasiko da zapata zahar bat mailuz joka ahopean esanaz.) Hilko haut, hilko haut!...
Kristobal
Zer duzu hori?
Eujenio
Zera, beste kontu bat... orain berehala eraman behar dudana... Honek egiten dizkit denak eta...
Kristobal
Liburuak eramateko bai al duzu tenedorea?
Eujenio
Baita kutxarea ere. (Hori esaterako altxa eta joango da atze aldera Leontxiori ukabilazo bat emateko asmoan.)
Leontxio
Jo eta huts...! bule!
Kristobal
Azkar etorri hori eramanda; zain egongo naiz.
Eujenio
Bai jauna. (Ez naiz etorriko zazpi orduan) (Leontxiori.) Hilko haut!
Liborio
(Sartuko da eskuan erratza eta beste zerbait gauzarekin.) Etxekoandrearen zapatak.
Eujenio
Hi ere hemen al haiz?... Har itzak; hor zaudek.
Liborio
Egun on. (Hartuko ditu zapatak eta irtengo da berehala.) (Bitarte honetan Leontxio, Eujenioren ondoren joanda dago ate ondoan keinuka hura txuliatu nahian. Ikusiko du Kristobalek eta altxatuko da jakin nahian zeini egiten dizkion eta orduan sartuko da hura.)
Kristobal
Norekin ari da hori hor?
|