09. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Aldiz, aldiz »  09. Irudia

IX. IRUDIA



KRISTOBAL (BAKARRIK.)



Kristobal Rosita nirea da! Jaunari eskerrak gaur hemen gertatu naizela. Garexti xamar jo dit baina Roxitagatik ondo emanak daude guztiak. Hori gizaseme zakarra! Ez dut uste igarri didanik Roxitaganako nire maitasuna, hain ederki ezkutatu dut, bestela ui!, garbitzen nau. Hori ez bezalakoxea hartu behar nau ni; dirutsua, bihozbera eta moñoñoa. Oraindik ez banago bada ni gustagarria! Eujenio ez da ageri. (Erlojuari begira.) Eguerdia. Erantzupenaren bila joateko ordua. (Karrikara begira.) Ez da ageri Eujenio... eta ezta Roxita ere. (Aurreratuko [da] poliki-poliki eta bat-batean hartuko du asmo berria.) Neroni joango naiz. Zergatik ez?... Bai; eta hemengo gertaera esaten diodanean, eta Leontxio zer den agertzen diodanean, eta nik egin dudana jakiten duenean, a! bene-benetan baiezkoa emango dit, gainera hauek denak ikusten badizkit. (Erlojuaren katea, eraztunak...) eta presisamente gaur erretena ere, nire ile ederrean, egundaino baino hobeto atera dut... banoa. (Antolatuko da pixka bat.) Goazen moñoño!! (Irtengo da gora begira.)





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org