10. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Aldiz, aldiz »  10. Irudia

X. IRUDIA



EUJENIO GERO LEONTXIO



Eujenio Ui! eskerrak gora begira dabilela, bestela harrapatzen nau. Roxitagana doa. (Aurreratuaz.) Ez dauka kezka makala zer esaten dion jakin artean.

Leontxio Eujenio, hire bila nabilek.

Eujenio Zertarako?

Leontxio Bazkari on bat elkarrekin egiteko.

Eujenio Nik herorri bazkalduko haut. Ezer bai al daki?

Leontxio Dena.

Eujenio Eskutitza ireki dugula?

Leontxio Dena.

Eujenio (Lepotik heldu nahian.) Hator hona, hilko haut!

Leontxio Orain hago geldirik. Goazemak bazkaltzera eta gero hilko nauk.

Eujenio Hirekin? Ezta Ezkurrarenera ere! lotsarik gabeko kirtena, zorrez jositako alferra...

Leontxio (Aterako ditu diru paperak eta berekin joko du ahoan.) Txist...

Eujenio Oi! Zer dira horiek?

Leontxio Hauek? Ikus itzak.

Eujenio Zenbat dira?

Leontxio Ea, zenbatu itzak, ehunekoak dituk. (Eskuan hartu eta zenbatuaz.)

Eujenio Ehun eta ehun, berrehun, eta berrehun, laurogeita ehun, eta ehun, hamarrogei eta laurehun.

Leontxio Aja, ja, ja...! iaioa hago!

Eujenio Ez, ez gaizki ari ninduan, hago. (Behatzekin zenbatuaz.) Ehun eta ehun (bat, bi) bi ehun eta ehun (bat, bi, hiru), hiru ehun.

Leontxio Hiru ehun, bai, hiru egun; ondo ari haiz: igandea, astelehena eta asteartea, hik egingo dituan hiru jaiak.

Eujenio Bai zera! gaur ez noak.

Leontxio Ez, zera egingo duk. Hemen zaudek lau mila erreal.

Eujenio Nola arranotan atera dituk?

Leontxio Hire etxe-jabeak eman zizkidak.

Eujenio Kristobalek eman lau miloi, edo lau mi-mila erreal?... Zer egin diok bada?

Leontxio Ezer ez, gaur zegoan xamurra...

Eujenio Eta bihar?...

Leontxio Zimurra. Itxi ezak atea eta goazemak Bartolorenera bazkaltzera.

Eujenio Hoa aurretik, berehala nauk hirekin.

Leontxio Aurki arte, zain egongo nauk. (Jantziko du Eujeniok zintzilik zeukan zamarra eta haren lekuan jarriko du amantala.)

Eujenio Nire etxejabea erotu egin da. Niri dirua eskaini, Leontxiori eman, neskaren atzetik hasi... ai, ai, ai!... Horrenak egin du. Nola ote dago orain Roxitaren ondoan... baba dariola. Ai Roxita, Roxita! Ai Kristobal, Kristobal!





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org