15. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Aldiz, aldiz »  15. Irudia

XV. IRUDIA



LEHENGOAK, (KRISTOBAL GABE) ETA LIBORIO



Liborio Jauna!

Romualdo Ez dut hil! bizirik joan da!

Eujenio Kristobal gizajoa ia garbitu zuen.

Liborio Nagusi jauna.

Leontxio (Romualdori.) Zure bila dator.

Romualdo (Oso garratz.) Zer egiten duk hor?

Liborio Etxekoandreak esan dit oso triste dagoela bakarrik eta azkar joateko.

Romualdo (Zakarkeria denak laga eta jarriko da bat-batean oso bihozbera, eta esango du leun-leun.) Izan ere, nire Roxita kuttunak, ni gabe, bakar-bakarrik daramatza hiru ordu laurden. (Erlojuari begira.) Nire bildotx maitea!... (Hori esanaz joango da, eta Liborio atzetik, aurrena soldaduek ohi duten bezala eskua igoaz agur eginda.)





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org