16. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Aldiz, aldiz »  16. Irudia

XVI. IRUDIA



EUJENIO ETA LEONTXIO



Leontxio Zer haize boladak jo ditu gaur agure horiek, aja, ja, ja! hiri ere xamurtu egin al zaik bihotza?

Eujenio Zer esaten duk?

Leontxio Andregai bila hasi behar duan.

Eujenio Andregai bila ez baina gaur bertan denda bila bai.

Leontxio Hauek ahitu arte ez. (Dirua erakutsiaz.) Goazemak Bartolorenera.

Eujenio Ez noak.

Leontxio Hik egingo duk nik nahi dudana. Joango gaituk orain Bartolorenera, gauean Ezkurrarenera, bihar Urbanara, etzi Mallorkinara.

Eujenio Eta etzidamu Tturkoenera (kanposantura).

Leontxio Ibiliko gaituk goizean kotxean, eguerdian trenean, arratsaldean automobilean, eta...

Eujenio Eta gauean ohera airean.

Leontxio Denetara, hauek ahitu artean parranda!!

Eujenio Eta egoki aurkitzen al duk ni horrela ibiltzea?

Leontxio Hain egoki, non hik emango duan ontzat esaera zaharra.

Aldiz, aldiz

zapatagilea zaldiz!







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org