07. agerraldia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Gai dagoenaren indarra »  07. agerraldia

Zazpigarren Agerraldia.

Kleto eta Patxi

(Hitzaldi honetan sartuko da noizean behin Kleto bere gelan eta ekarriko ditu behar dituen jantziak)


Kleto Eseri eta hitz egin. Ni bitartean jantzi egingo naiz.

Patxi Esan behar gutxi dut. Bart antzokian nintzen, eta han ikusi nuen Karmentxo bere izebarekin.

Kleto Bai, astean egun batean uzten diet.

Patxi Hori da, bada... baina konpainia oso ona da, eta ederki antzerkiak agertzen dituztelako, gaur gauean berriro joateko gogoa agertu zuen.

Kleto Eta, zer, baimena eskatzera al zatoz?

Patxi Bai, eta...

Kleto Ez dut, bada, nahi izaten sarritan antzokira joatea. Ohitura hartzen da, eta gero gaitzago izaten da joan gabe gelditzea.

Patxi Gau batekoagatik.

Kleto Bat ez, bi; bartkoa, eta gaurkoa.

Patxi Gaurkoarekin bi, bai. Orduan baimena ematen al dio?

Kleto Ez dut nik oraindik ezer esan.

Patxi Ez, egia da... bada nik... berorrek galaraziko ez ziolakoan sarrerak hartu ditut. Gelatxo bat.

Kleto Ai, ai, ai! Hori ere egin baduzu, baietz esan beharko. Ez zarete gaizki moldatu zu eta nire arreba, eta alaba, eta denak, nahi duzuena egiteko.

Patxi Eskerrik asko.

Kleto Belarriko tinka bat eman behar diot Karmentxori.

Patxi Ez, hari ez. Ez dit hark agindu. Gogoa agertu zuen eta niretzat haren gogoa agintze bat da. Har beza sarbidea.

Kleto Zerorrek emango diozu.

Patxi Nahiago dut berorrek ematea.





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org