11. agerraldia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Gai dagoenaren indarra »  11. agerraldia

Hamaikagarren Agerraldia

Eulali eta Karmen; bukaeran Luisa


Karmen (irtengo da sartu bezala erdi negarrez eta haserrea ezin gorderik) Entzun dut guztia, aditu dut dena, baina ez dut aitak nahi duenik egingo.

Eulali (patxadan) Orduan badakizu; ohera.

Karmen Gaur, bihar, eta beti. Ez naiz gehiago teatrora joango.

Eulali Zaputzak al ditugu?

Karmen Serapiorekin hitz egiten dudalako, berok aritu diren bezala senargaia dela-eta... Esaten.

Eulali Nik?

Karmen Bai, biek, biek...

Eulali (oso patxadan. Patxada honek gehiago ernegatzen du iloba). Eta... Egia al da?

Karmen Ez, ez, eta ez.

Eulali Nik uste dut bada...

Karmen Ez da, bada, egia, ez da, bada, egia...

Eulali Ez, ez, ez.

Karmen Gezur hori esan! gezur hori esan!

Eulali Uun!...

Karmen Isilik bego.

Eulali Hitzik esaten al dut, bada, nik?

Karmen Bai, berok nahiko luketena da ni gaur Patxirekin joatea.

Eulali Nik ez.

Karmen Bai, bai, bai...

Eulali Ez, ez, ez. Erlojua dirudizu.

Karmen Baina ez naiz joango. Nik ez dut ezer ez batekin, eta ez bestearekin.

Eulali Ezta ezer ere.

Karmen Ez bada, ez bada...

Eulali Ez bada... Agian oraindik moja joango zara.

Karmen (haren ziriari petral erantzunaz) Edo neskazahar geldituko naiz... berori bezala.

Eulali (sumindu baina jarrai patxadan) Bide txarra daramazu.

Karmen (negarrari ekinaz) Horratx! Nik esaten dudana... Berorrek uste duela nik horiekin zerbait dudala...

Eulali Nik uste dut zu orain ondo ez zaudela. Zoaz... Eta etzan zaitez ohean...

Karmen Bai, eta ez naiz jaikiko bihar goiz arte (gelarantz joanaz.)

Eulali Amets gutxi egin.

Luisa (atetik) Etxekoandrea!

Karmen Zer da?

Luisa Señorito Serapiok berorrekin egon nahi duela.

Eulali (Karmeni) Zer egingo dugu?

Karmen Berorrek nahi duena.

Eulali Ez, ez, zuk nahi duzuna.

Karmen (apalkiro, eta ukatzen dionerako sarrera, negarrari ekin eta joan) Orduan bidali.

Eulali (Ilobaz kupituta) Orduan... sartu. Datorrela.





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org