15. agerraldia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Gai dagoenaren indarra »  15. agerraldia

Hamabosgarren Agerraldia

Andre Eulali eta Kleto


Kleto (sartu baino lehenago entzungo dira barreak) A, ja, ja.. a, ja, ja, ja,...!

Eulali Gizona, harritzekoa da zu gaur barrez ikustea.

Kleto Nola ez dut bada barre egingo. Nahiago nuke Serapio hemen balego. Aja... ajaja!...

Eulali Zer aurki duzu horren barregarri?

Kleto Nik ikusi dudana ikusi bazuen!

Eulali Zer ikusi duzu ba?

Kleto Bi mutil koxkor...

Eulali (isilarazi nahian) E!...

Kleto Bueno;... beren... aldameneko iturritik ura bota hautsetara, eta behatzaz nahastuaz morteroa egiten ari ziren...

Eulali Eta zu, zikin tzar hori! begira egon.

Kleto Gogoratuaz mikrobioen beldur gabe guk egiten genituenak.

Eulali Ba!, atera dira mikrobioak.

Kleto Batek aurpegian liberdi bat lokatz bazeukan.





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org