16. agerraldia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Gai dagoenaren indarra »  16. agerraldia

Hamaseigarren Agerraldia

Lehengoak eta Serapio


Serapio (biei esku emanaz) Arratsalde on.

Eulali (berez) Bat.

Serapio Izeba?

Eulali Kaixo, Serapio.

Serapio Osaba, nola dago?

Kleto (pixka bat harritu eta eskua luzatu). Barrez, mutil, ja, ja!... Ez al dituk hor bi mutil koskor ikusi?

Serapio Non, kalean?

Eulali Bada, bada, bada, gizon honen ateraldiak.

Kleto Bai, kalean. Hilko dituk laster... Ez ditek gaurik harrapatuko...

Serapio Zer da, bada? okerren bat? atsekaberen bat?

Kleto Mutil, kaleko hautsetan biok orea egin, behatzaz nahastu, eta gero gixonak pintatxen ari zituan.

Serapio Eta horrengatik hil?

Kleto Hik esaten ez duk, bada, mikrobioak hautsetan eta zikinetan egoten direla, eta kutsatuz gero...

Serapio Nik hori esaten dut ahal den gehiena garbitasuna egitearren.

Kleto Bai, eta ez kutsatzeko, batek daukan xuxtar goxoa ezingo ziok besteari eman. Hoa hori mutilei erakustera.

Serapio Urte horretan ez du gaitz horrek kalte gehiena egiten.

Kleto Ez bada haurrak gu baino gogorragoak direlako, baina bai zurrutak eta grina txarrak barrena errea ez daukatelako. Horretan, horretan gogor egin behar zenukete.

Serapio Denetan egiten dugu. (bitarte honetan Luisak ekarriko du txokolatea) Osaba, bi hitz egin nahi nituzke berorrekin.

Kleto Txokolatea hartuaz egingo duk. Izango duk hiretzat ere.

Eulali Bai, bai, eseri.





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org