17. agerraldia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Gai dagoenaren indarra »  17. agerraldia

Hamazazpigarren Agerraldia

Lehengoak, Karmen eta Luisa

(Luisa ibiliko da sartu-aterean)


Karmen Arratsalde on.

Serapio Bai zuri ere, Karmentxo.

Eulali Luisa, ekarri beste bat (Serapiori) hartuko al duzu?

Kleto Hartuko ez du, bada. Gure mikrobioak jateko beldur ez baldin bada behintzat.

Serapio Ez naute horrenbeste ikaratzen.

Kleto Batzuk jateko premian hago, bada; ea gizentzen haizen.

Eulali Eseri bada, eseri. Zu hemen, eta zu hemen (Karmen eta Serapio elkarren ondoan)

Luisa Pako jauna dator. Berorrekin egon behar duela.

Eulali (Bigarrena) Datorrela.

Kleto Orain, emakumea?

Eulali Lehen mahuka hutsik zeundela sartu duzu, eta orain kezkak.

Kleto Lehen ez nion txaketa eskainiko, baina orain txokolatea eman beharko diot.

Eulali Jan ezazu zuk zurea. Horrentzat izango da beste bat.

Serapio Barkatu, baina ni banoa.

Eulali Zu ez, ondo zaude. Karmen, eman iezaiozu beste pastel bat.

Karmen (behatzekin hartuaz) Ai!... Behatzekin hartu dut...

Serapio Eta zer dio horrek... Ekarzu.





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org