 |
|
 |
 |
Hemezortzigarren Agerraldia
Lehengoak eta Patxi
(Nabarmen agertuko da goanteak jantzita, txapela bi eskuetan darabilela eta bera ere ibiliko da batera eta bestera eseri gabe)
|
Patxi Arratsalde on.
Eulali Ongi etorri.
Patxi Nator.. Nator...
Kleto Oi! Txoratu egin al da hori?
Patxi Nator...
Kleto Eseri zaitez. (zutik jarrai)
Eulali Hartuko duzu gurekin txokolatea, zatoz.
Patxi Ez, eskerrik asko. Ez dut nik inon ezer hartzen... Etxean bakarrik... Ez baitakit ontziak ongi garbituak dauden ere eta.
Kleto E?
Patxi Bai, bada, gure etxean dena sublimadorekin garbitzen dute.
Serapio Jos! Hori astakeria!
Kleto Zer dio horrek?
Eulali Zure liburuan irakurri du.
Serapio Nik ez dut hori esan.
Eulali Pastel bat jango al duzu?
Patxi Tira bada. Estimatzeagatik.
Karmen Tori (luzatuko dio platera pastelekin; behatz muturraz heltzen dio Patxik, eta lurrera erortzen zaio).
Patxi Ai! (Karmen jasotzera)
Serapio Utzi, jasoko dut.
Karmen (jaso eta eskainiaz) Tori.
Patxi Nik hori jan? Nik hori jan? Ez horixe! Lurrean ibilitako pastela... zikin eta mikrobioz betea. (Karmentxo lotsatu eta bihurtuko da mahaira pastela uztera).
Serapio (altxa eta bat-batean) Karmentxo, ekarzu.
Karmen Hau... Lurrean zikindua?
Serapio (eskutik ateriaz) Hori.
Kleto Egiatan erotu al da hori?
Eulali Guk hartu arte zaude, bada, hor. Nahi baduzu zutik eta bestela eserita.
Patxi Eskerrik asko. (Patrikatik aterako du pañuelo bat eta astinduko du silla. Eseriko da. Gero hasiko da eztulka). Ejun! ejun!...
Karmen Aita, pastel bat.
Patxi Ejun! ejun!...
Kleto Hara bestea berriz!
Patxi Juu! juu!....
Kleto Katarro txarren bat harrapatu al duzu?
Patxi Ez, baina garbitasun gauzetan gaurko jakintsuek erakusten dute eztarria maiz garbitu behar dela.
Kleto Bada, aspertu nauzu hainbeste txorakeriarekin. Ospa hemendik!
Eulali Baina, gizona, utz iezaiozu.
Kleto Alde hemendik!
Patxi Berorrek niri hori egin?
Kleto Emakumea, eztarriko zulotik pasa ezin baitut txokolatea... doala.
Patxi Joango naiz... baina etorriko naiz oraindik Karmentxorekin egotera... Eta horrek ez nau honela bidaliko... agur... (joaten denean guziak barrez).
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |