 |
|
 |
 |
Hemeretzigarren Agerraldia
Lehengoak Patxi gabe.
|
Kleto Hori da inozoa! Oilaskoa zirudien!... kukurrukuka! (guziak barrez)
Eulali Hark ez baina zuk kanta zenezake kukurruku!
Serapio Nik?
Kleto Baina hori nork txoratu du?
Eulali Zure alabak.
Karmen Nik, izeba? (altxa guziak)
Eulali Zuk. Hemen agertu da ongi “gai dagoenaren indarra”. Ezer agindu gabe, begira zer egin duten zuregatik bi gizonek.
Kleto Bat zoratu, eta bestea... zintzotu.
Serapio Osaba, nik berorrekin hitz egin nahi nuke.
Kleto Gauean egingo diagu. Antzokira lauak joango gaituk.
Serapio (Bi eskuak emanaz) Osaba, eskerrik asko.
Eulali Eta zuk? Zer diozu, Karmen?
Karmen Izeba... Eskerrik asko (poz handiarekin izeba laztandu).
AMAIA
|
|
|
|
 |