1 03 agerraldia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Goi argi »  1 03 agerraldia

Hirugarren Agerraldia
Antonio, Enrike eta Faustino
Faustino Ezertarako ez diren txotxolo hauek nire onetik ateratzen naute. Zer egiten du mutil honek?

Antonio Ondo mutil alaia da.

Faustino Jolaserako bakarrik etorriak bagina ludi honetara, bai, baina gehiagotarako gaude. Zertatik bizi da?

Enrike Ez dakit. Alde guzietan agertzen da, jai guzietan aurrena da, nik dakidala txindi askorik ez du, baina beti sortzen du.

Faustino Zeuok emango diozue eta.

Enrike Ez, ez, gizonezkoek ez behinik behin.

Faustino Orduan okerrago. Eta honelakoek gizon zintzo eta behar bezalakoentzat erabiltzen dituzten jardunak!

Enrike Ahal balu, bada, horrek, Eliza eta Elizako gauzak azkar hondatuko lituzke.

Faustino Eta hi horrekin. Zergatik ibiltzen haiz? Eta barka iezadazue galdera. Edozeinek esango luke ni naizela etxejabea.

Antonio Bahintz bezala. Aspaldian nire lagunik handiena haiz eta... Bakarrik al haiz?

Faustino Ez, emaztea eta ilobarekin.

Enrike Maritxu ere bai? (pozturik).

Faustino Bai, barrenean dituk.

Enrike Banoa, barkatu.

Antonio Ez hoala; hona zetozak. (Datozela sumatuaz).






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org