1 07 agerraldia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Goi argi »  1 07 agerraldia

Zazpigarren Agerraldia
Enrike, Isabel, Antontxu eta Antonio
Isabel (Atzetik aurrera bidaliaz) Antontxu, emaiok osabari muxu bat.

Enrike Hator, Antontxu.

Antontxu Egun on, osaba.

Enrike (Musutzen du, eta gero patrikatik pezeta bat atera eta emanaz) To, gorde ezak isilik.

Isabel Ez gero ezer eman. Gaizki ohitzen ari zara-eta.

Enrike Ezer eman al diot bada nik? Ez duk egia nik ez diadala ezer eman? (Antontxuk eskuineko behatzetan agerian pezeta daukala ezetz esaten du ezkerreko eskuarekin) ... gorde ezak, bada, mutil...

Isabel Berriz ere esango du horrek osaba ona dela.

Enrike Den bezala...

Antonio Bai, eman iezaiok, ez dik nirerik hartuko, gaur ere ernegatu naik. Jar ezak, bada, Jesuiten martxa alu hori kantatzen: “Inazio... gure...”

Isabel Orain ere honela al gara?

Antonio Bai, bada; sartu etxean eta amonak esan diolako hasiko dun, bada, “Inazio... gure...”

Isabel Zer nahi duzu, bada, haur batek abestea?

Antonio Toreroen martxa, nahi badun; hori ez.

Isabel (Haurrari esku eman eta atereaz) Goazen, goazen. Enrike, bakarrik zaudete, esan orain. Agur, aita.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org