 |
|
 |
 |
|
Hamargarren Agerraldia
|
|
Lehengoak, Antonio, Enrike eta Pedro
|
Antonio (Gelatik Enrikerekin atereaz) Goazen, Faustino. (Enrike Maritxugana)
Pedro Egun on, denoi.
Denok Egun on.
Pedro Egun on, ama.
Josefina Egun on, Pedro.
Antonio (Joan nahian) Goazen, goazen.
Pedro Esan al diok?
Enrike Bai.
Pedro Eta?
Enrike Alferrik.
Pedro (Antonio geldituaz) Aita, hitz egin nahi nizuke.
Antonio Orain ez; banoak.
Pedro Joango zara; nik ere berehala joan behar dut. Elkarrekin joango gara.
Antonio Orduan bidean hitz egingo diagu.
Pedro Bidean ez. (Lehor)
Maritxu (Osabari) Goazen gu, hitz egin beharra dute eta.
Faustino Goazen, bada. Antonio, geldi hadi, gu bagoazak.
Antonio Ez, ez.
Faustino Geldi hadi, mutil. (Denok irten)
|
|
|
|
|
 |