1 11 agerraldia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Goi argi »  1 11 agerraldia

Hamaikagarren Agerraldia
Antonio eta Pedro
Pedro Enrikek esan dizula badakit.

Antonio Bai.

Pedro Enrikek ez dakiena da azkeneko urteetan etxe horrek izan dituen irabaziak. Hamar mila duro urteko. Berrogei mila duro eskatzen ditu; lau urtean osatuak dauzkat. Ez dut ardit bat niretzat hartuko. Lehen bezala jarraituko du nire sendiak eta urteroko irabaziak oso-osorik emango dizkizut orain aurreratuko didazunaren alde.

Antonio Baina zer uste duk hik? Berrogei mila duro honela, nolanahi ematen direla?

Pedro Nolanahi? Hor baino hobeto non jarri dirua?

Antonio Ondo, hire eskuetan?

Pedro (Ezpainak estutuaz) Nire eskuetan bai, eta baietz diot esan nezakeelako. Nire izaerak, lanak eta gizontasunak hori esateko eskubidea ematen didatelako.

Antonio Horrenbestean hire izena badaukak, topatuko duk dirua.

Pedro Etxean izan eta besteri eske hasi behar dut? Zer esango dute guregatik?

Antonio Niri besteren esanek ez zidatek axolarik ematen.

Pedro Niri bai. Aita, niregatik ez bada, zeronen alaba eta bilobagatik egin ezazu. Ez zaizu damutuko. Haien onarengatik nabil. Ohitua nago lanean, handitasunerako ametsik ez dut, ez zait, bada, niri gogorra aurkitzen orain daramadan biziera; gogoratuaz, ordea, nire emazte eta nire haurtxoaz, iluntzen zait adimen guzia eta sortzen zaizkit beste oldozpen txar asko... Ez dizkidazu diru horiek ukatuko, zerorren alaba eta ilobarentzat dira eta.

Antonio Bai, baina hi bitarteko hagoela, eta hori ez diat nahi.

Pedro Har ezazu, bada, zerorrek, eta nik lana egingo dut.

Antonio Nire lan guziak utzi ditudanean, azkeneko urteak bakean bizitzeagatik; uste al duk orain berriro sartuko naizela lanetan?

Pedro Lana nik egingo dut.

Antonio (Joan nahian) Alferrik habil. Ez diat nahi.

Pedro Eta Enrikek nahi balu?

Antonio Hura gauza ez duk.

Pedro Ezkontzeko asmotan da, eta zer edo zertan hasi beharko du.

Antonio Ez dezaala buruhausterik ibili hark egin behar duenarekin.

Pedro Biok.

Antonio Ez biok eta ez bakarrik, bat ere ez; utz iezadazue niri bakean, buruhauste eta lan berririk ekarri gabe, eta... nahikoa hitz egin diagu... Banoak.

Pedro Aita.

Antonio (Joanaz) Zer aita, eta aita ondo...

Pedro Isabel gaixoa! Zer egin zenuen nirekin ezkontzearekin!
Oihala.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org