2 06 agerraldia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Goi argi »  2 06 agerraldia

Seigarren Agerraldia
Lehengoak eta Isabel
Isabel (Atzetik oihu eginaz). Enrike.

Faustino Isabel, nire etxetik zatoz?

Isabel Bai.

Faustino Zure aitari esan diot zure alferrikako lana.

Isabel Alferrikakoa ez; Maritxu ekarri dut.

Faustino eta Antonio Maritxu?

Isabel Bai, Enrikerekin hitz egitera.

Antonio Eskerrik asko, alaba. Gaur egun alaia argitzen da. Goibel ilunpe bizian daramat aste osoa, baina zirkilu batetik izpi argi bat agertzen da.

Isabel Ez bada tximist argia!

Antonio Goazen orain kalera; gero jakingo dun zertara noan. Goazen, Faustino.

Faustino Agur, Enrike.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org